Walter Gropius
Wikipedia(e)tik
Walter Gropius (Berlin, 1883 maiatzaren 18 – Boston, 1969 uztailaren 5) arkitekto alemaniarra izan zen, Bauhaus eskolako arkitektoa Peter Beherensekin batera eta bertako zuzendaria izandakoa.
[aldatu] Biografia
Gropiusek arkitektura ikasi zuen Municheko eta Berlin-Carlottenburgeko unibertsitateetan. 1907 eta 1910 urteen artean Peter Beherensekin lan egin zuen, haren eragin handia jasoaz. 1910. urtean Werkbundeko - diseinatzaileen lana, ekoizpen industrialarekin koordinatzeko erakundea - kide bilakatu zen. Werkbunden Arts&Craftsen bidea jarraitzen du beraz, aldaketa batzuekin ordea: Alemaniako estatuak finantzatzen zuen erakundea zen; artistak, industrietako arduradunak, politikariak eta funtzionariak parte hartzen dute. Kunstwollen kontzeptua bere egin zuen: garai berri bati, eraiketa prozedimendu berri batzuekin, gogo artistiko ezberdin bat dagokio, eta horrekin, arkitektura berri bat.
1919an Weimaren, Bauhaus arte eta lanbide eskola sortu zuen. 1928a arte izan zen eskolako zuzendaria. 1925ean, beste hiri alemaniar batera aldatu zuen eskola, Dessaura.
1935ean Ingalaterran ezartzen da, nazismoak alemaniar sortzaileen garapena oztopatzen zuelako. 1936.ean Harvard Unibertsitateko irakasle postua lortzen du, eta AEBn ezarri zen betiko.