Wi-Fi
Wikipedia(e)tik
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Wi-Fi (edo Wi-fi, WiFi, Wifi, wifi), Wireless-Fidelity-ren siglak dira.
IEEE 802.11 arauan oinarritutako haririk gabeko sareentzako estandar multzoa da.
Haririk gabeko sare lokaletan erabiltzeko asmoz sortu zen baina Internet-era konektatzeko ere erabiltzen da.
OSI ereduan 2. mailan kokatzen da Ethernet, Token Ring, ATM sare protokoloen parean.
Eduki-taula |
[aldatu] Normalizazioa
IEEE 802.11 arauan oinarritutako Wi-Fi mota bi desberdin dezakegu: Internet-ren
-
- IEEE 802.11b eta IEEE 802.11g:
-
- 2,4 Gigahertz-eko maiztasuna du
- Mundu mailan oso zabalduak
- 11 Mb/s-ko eta 54 Mb/s-ko abiadurak har ditzake, hurrenez hurren
-
- EEBB eta Japonian, IEEE 802.11a estandarra erabiltzen da ere, WIFI 5 bezala ezaguna. 5 Gigahertzetan lan egiten du eta maiztasun kanal garbia samarra du. Aldiz, Europar Batasunean 802.11a ez dago onartua 5 Gigahertzeko kanalean aritzeko eta Europako erakundeak HIPERLAN Europako estandarra erabiltzea pentsatzen ari dira.
[aldatu] Segurtasuna
Segurtasuna WiFi-ren arazorik larrienetakoa da. Segurtasunik gabeko Wi-Fi sareak nonahi daude, honela babestu gabeko informazioa duten sare irekiak bilakatu dira.
Wi-Fi sareko segurtasuna bermatzeko ekintzak:
-
- WEP edo WPA segurtasun protokoloak ezarri. Hauek kautotasunaz, osotasunaz eta konfidentzialtasunaz arduratzen dira. WEP protokoloa erraz samar gainditzen zen eta WPA eta WPA2 asmatu zuten. Haririk gabeko gailuak, sare-txartelak, badaramate protokolo hauek.
- IPSEC IP menpeko komunikazio batean IP tunelak eratzeko protokoloa.
Wi-Fi sareetako segurtasun protokolorik onena (2006) WAP2 da.
[aldatu] Ikus, gainera
- Sare protokolo
- Bluetooth
- FON
- Hotspot
- LMDS
- WiMAX
- UMTS
- Warchalking
- WDS
- WRT54G
- WiBro