Zaraitzu ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
[[Irudi:|280px]] |
||||
[[Irudi:|200px]] | ||||
Kokapena | Nafarroa | |||
Iturburua | Otsagabia | |||
Ibai ahoa | Irati > Aragoi > Ebro > Mediterraneoa |
Zaraitzu ibaia Nafarroako ipar-ekialdean dago kokatuta. Izen bera duen Zaraitzuko ibarraren ardatza da.
[aldatu] Ibilbidea
Ibaia Otsagabian sortzen da Anduña eta Zatoia errekek bat egin ondoren. Hegoalderanzko bidean, Ezkaroze, Orontze, Espartza-Zaraitzu, Ibiltzieta, Sartze, Gorza eta Galoze herrietatik igaroz.
Hortik aurrera Zaraitzuko ibarretik ateratzen da, Uskartze, Ustes eta Nabaskozetik pasatuz Irunberrirantz abiatzen da, eta azken herri hau igaro ondoren bat egingo du mendebaldetik datorren Irati ibaiarekin.
Azkenik, biek baturik kilometro batzuk egingo dituzte Aragoi ibaian amaitzeko, Zangoza ingurura ailegatu baino lehen.
[aldatu] Ibaiadarrak
- Mendebaldetik: Zaldaña eta Erekia, Izal eta Egurzanos.
- Ekialdetik: Larraize eta Xabros eta Benasa.