Zerbero
Wikipedia(e)tik
Greziar mitologian, Zerbero (grekoz Κέρβερος Kérberos, "putzuko deabrua") Hadeseko zakurra zen, hiru buruduna (nahiz eta askotan 50 edo 100 zituela esan) eta isatsaren ordez suge bat zuena.
Zerberok Hadeseko atea zaintzen zuen, hildakoak atera eta biziak sar ez zitezen. Infernuko atea zaintzen duen zakur bat mitologia indoeuroparrean ere ikus daiteke, eskandinabarra kasu.