ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Anarkismo - Wikipedia, entziklopedia askea.

Anarkismo

Wikipedia(e)tik

Anarkismoaren ikurra.
Anarkismoaren ikurra.

Anarkismoa gobernu (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deusezteko mugimenduen izen orokorra da. Beraien helburua, oro har, anarkia ezartzea da. Anarkisten ustez, gizartearen antolakuntza hobea lor daiteke gobernu barik, eta hura lortzeko era ugari proposatzen dituzte. Anarkisten ustetan, ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; hortaz, anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du.

Anarkismoa beste izen batzurekin ere izendatu izan da edo izendatzen da, esaterako: komunismo libertarioa, sozialismo libertarioa, anarkia, akrazia, etab.

Eduki-taula

[aldatu] Oinarriak

Anarkistak maiatzaren lehenean, Jakarta (Indonesia).
Anarkistak maiatzaren lehenean, Jakarta (Indonesia).

[aldatu] Antiautoritarismoa

Gizabanakoen arteko menpekotasuna eta hierarkia ukatzen dituzte, berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna balio gorenena da. Guzti honen ondorioz Estatua, kapitalismoaren aberastasun metaketa eta erligio hierarkiak desagertarazi nahi ditu anarkismoak. Hauexek dira helburu nagusiak, baina ez bakarrak, ordea. Bizkitartean, anarko-kapitalistek ez dute kapitalismoaren aberastasun metaketa deuseztu nahi. Anarkismoak autoritate printzipioari uko egiten dio, bitartekoek eta helburuek bat egin behar baitute haien iritzian. Marxistek, aldiz, baliabide burgesak erabiltzea proposatzen dute (Alderdi politikoak eta Estatua) boterea konkistatzeko.

[aldatu] Humanismoa

Anarkista batzuen ustez, gizakia berez askea da edo askatasuna bilatzen du.

Haien iritziz, pertsonen arteko harremanetan autoritateak zapalketa eragiten du nahita nahi ez; eta ondorioz, ustelkeria zabaltzen da. Bestalde, erakunde autoritarioek lortutako boterea ustelkeriaren bitartez lortua dela diote; horregatik erakunde hauei uko egiten diete, giza harremanetan zapalketa erabiltzen dutelakoan. Hala, erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten dela deritzote.

[aldatu] Ekintza zuzena

Anarkisten ustetan arazoak gainditzeko bidea ez da arazook beste inoren esku uztea, beste batzuk gu ordezka gaitzaten. Haien aburuz guk geuk zuzenean arazoak landu eta aurre egitea da bidezkoena. Kontzeptu honen esanahia askotan manipulatzen da, "ekintza bortitzekin" harremanduz, nahiz eta ekintza zuzen bortitza eta baketsua ezberdindu behar diren.

[aldatu] Elkar laguntza

Anarkista batzuek erabilitako ikurra.
Anarkista batzuek erabilitako ikurra.

Talde anarkistek jarraitutako oinarrizko printzipioa da. Piotr Kropotkinek gizarteak printzipio honetan oinarrituta antolatu behar direla azaldu zuen bere lanetan, adibide ugari emanda (animalien jokaerak eta antzinateko kulturak aipatzen ditu, besteak beste). Kropotkinez gain, jende gehiagok defendatu izan du jarrera hau, nahiz eta haietako batzuk anarkistak ez izan.

[aldatu] Indarkeria eta indarkeri eza

Anarkismoaren iritziz gobernuak, edo boterean dagoen adozein erakundek, biolentzia sortzen du. Agintean dagoen gutxiengoaren boterea, agintea, eta abantailak mantentzearren gizartearen gehiengoari kalte egiten dio arlo askotan: egoera ekonomikoan, kulturan, askatasunean, etab.

Hala ere, estatuaren indarkeri horri eman beharreko erantzunan oinarritzen dira historian zehar anarkismoaren korronte ezberdinen artean sortutako eztabaida zabalak.

Horiek, agerizko bi korronte ezberdinetan ezberdintzen dira: biolentziaren alde daudenak eta biolentziaren aurka.

[aldatu] Autoeraketa

Behin baino gehiagotan, zeren aurka dagoen Anarkismoa aipatzen da, baina garrantzi handiagokoa da zeren alde dagoen. Anarkismoa ez da Gizartea desegituratzearen aldeko joera hutsa. Alderantziz. Estatuaren aurkakoa da, baina beti ere gizakien autoeraketa bultzaturik, gizakien beharrak hasetzeko orduan behar horiek dituztenen inplikazio eta konpromiso zuzena bultzatuz.

Autoeraketa kontzeptu horren ondorioak dira, adibidez, demokrazia partehartzailearen oinarri kontzeptualak, baita ere Lankidetza edo Kooperatibismoa, Gizarte Ekonomia, etab.

Anarkismoa, beraz, mugimendu eraikitzailea da. Hasieratik (Proudhon) joera apurtzaile eta erreformistak nahastu dira mugimendu honen barruan. Momentu honetan, joera marxista edo estatisten krisialdi nabariaren ondoren, Anarkismoaren joera bi hauen berpizkunde kontzeptuala ikusten ari da, ezkerraren teoriko askoren aldetik.

[aldatu] Historia

Mikhail Bakunin pentsalari anarkista.
Mikhail Bakunin pentsalari anarkista.

Anarkismoaren barnean hainbat korronte desberdintzen dira. Historian zehar esanguratsuena [anarkosindikalismo]a izan da, langile mugimenduan oinarritutako korronte anarkista, hain zuzen. Horrela, anarkismoa hertsiko loturik egon da langileriarekin eta horren programa politikoarekin. Lehenengo Internazionalean komunistekin batera jardun ondoren, aurrerago banaketa eman zen tesi marxisten eta anarkisten artean, langile mugimenduan zatiketa sakona gertatuz. Anarkistak, hala ere, langile mugimenduan jardun zuten euren erakunde propioekin.

1970eko hamarkadatik aurrera, eta gizarte mugimendu berriak deitutakoen eragina dela eta, anarkismoak ekologismoaren, feminismoaren eta bakezaletasunaren eragin nabaria jaso zuen. Hori dela eta, korronte berezituak sortu ziren anarkismoaren izen zabalaren pea: anarkofeminismoa eta anarkoekologismoa, besteak beste.

Bestalde, anarkokapitalista izeneko tendentzia dago, egile askoren ustez anarkismoaren historiatik at kokatutako joera. Horrek muturreko kapitalismoa defendatzen du askatasunaren goreneko maila bezala. Joera hau, hala ere, testimoniala da eta anarkista deituriko mugimendu politikotik at kokatzen da.

[aldatu] Erakunde anarkistak

FAIren afixa.
FAIren afixa.

Antolaketaren arloan, mota guztietako anarkistak daude. Oro har, autoantolaketaren eta federazioaren aldeko jarrera du anarkismoak eta, hori dela eta, erakunde indartsu eta zurrunak baino, talde dinamiko eta aldakorrak hobetsi ohi dituzte.

Anarkista batzuek antolaketaren aurkako jarrera dute, norbanakoen elkarketa puntuala defendatuz. Batzuetan, mota horietako jarrerak defendatzen dituztenei insurrekzionalistak deitu izan zaie, Italiako Federazio Anarkikoari (FAI) bezala, adibidez. Alabaina, anarkismoaren korronte nagusiak, federazioetan antolatzeko hautua egin izan du, Iberiar Federazio Anarkista (FAI) bezalako antolakundeak sortuz.

Erakunde anarkista esanguratsuenak lan munduan jardun izan duten sindikatuak izan dira, anarkosindikalismoaren korronteari jarraiki.

[aldatu] Pedagogia libertarioa

New Yorkeko (AEB) Modern School libertarioa.
New Yorkeko (AEB) Modern School libertarioa.

Irakaskuntza eta jarrera anarkistaren oinarri garrantzitsua da. Heziketa anarkista gizabanako kritikoa sortzen saiatzen da. Bere inguruko munduarekiko jarrera konformista ez daukana, etorkizuneko gizarte libertarioa sortu ahal izango duena.

Langilerian analfabetatze-maila altua zenean, mende hasieran batez ere, ateneo libertarioetan irakurketa ikastaroak oso arruntak ziren. Irakurtzen jakiteak ematen zuen kulturak, norberak bere kabuz, jarrera kritikoa mantentzen laguntzen zuelako. Gaur egun, aldiz, kultura zabaltzeko beste motatako erak arruntagoak dira: aldizkariak, fanzineak, musika, literatura, bestelako arteak...

Beste alde batetik, anarkistek askotan defendatu dute ikasketa gizakien arteko harremanen osagai intrintsekoa dela. Honek hezitzaile eta hezituen rolak ezabatarazten ditu, edozeinek beti daukalako zeozer ikasteko eta irakasteko.

Honen arabera, pedagogo libertario askok defendatu dute eskolatzearen ezabatzea. Honek dauzkan boterearen eta hierarkiaren baloreak direla eta.

Historian zehar hainbat saiakera egon dira; betiere errepresio handia jasan dutelarik:

[aldatu] Anarkismoaren sinbologia

Anarkismoak ikur ugari dauzka, bere barnean existitzen den korronte aniztasunaren erakusle.

[aldatu] Anarkista ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Anarkismoa
Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com