Aragoiko Joanes II.a
Wikipedia(e)tik
Joanes II.a (Medina del Campo, Gaztela, 1397ko ekainaren 29a - Bartzelona, 1479ko urtarrilaren 20a) Nafarroako (1425-1479), Aragoiko (1458-1479) eta Siziliako (1458-1479) erregea izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Aragoiko Fernando I.aren semea, 1415-1416 bitartean aita Sizilia eta Sardiniako gobernuan ordezkatu zuen. Aragoira itzulita, Alfontso V. anaiari lagundu zion Alvaro de Luna Gaztelako Joan II.aren aholkulariarekin izandako tirabirei aurre egiten.
1419an Blanka Nafarroako Karlos III.aren alabarekin ezkondu zen, zein 1402-1409 bitartean Siziliako Martin I.arekin ezkonduta egon zen. Karlos III.aren heriotzarekin (1425), Nafarroako koroa Blanka I.arengana eta Joanes II.arengana igaro zen. Nolanahi ere, Nafarroako Erresumako kontuetatik urrun aritu zen Joanes, emazteak gobernatu baitzuen. Aragoiko gorabeherek gehiago kezkatzen zuten Joanes, eta, esaterako, Alfontso V.ari Napoliren porrot egindako konkistan lagundu zion (1435). Berriro Gaztelaren aurkako borrokan, 1445ean garaiturik atera zen, eta, honela Gaztelako aferetan Aragoiko eragina amaitu zen.
Nafarroako Blanka 1441ean hil zen. Legezko erregetza titulua Karlos semeari zegokion, baina testamentuan Blankak jaraunspen hori Joanesek berretsi zezan eskatu zuen. Joanesek ez zuen baiezkoa eman, eta semearentzat ordezkaritza (lugarteniente titulua) baino ez zion utzi. Gainera, 1444an berriz ezkondu zen Joana Enriquezekin, Blankaren testamentua urratuz.
Karlosen nahigabeak eta erresumako nobleziaren zatiketak gerra zibila eragin zuten. Nafarroako noblezia bi zatitan bereizi zen, Beaumondarrek Karlosen alde egin zuten, eta Agramondarrak Joanesekin lerrotu ziren. Borroka horretan Joanes II.ak 1452an Karlos atzeman zuen Oibarren. Oinordegabetuta, Lleidako Gorteek eskatuta Karlos askatu zuten. Erbesteratuta, Napolira joan zen Alfontso V.a osabaren babespera.
Alfontso V.ak, 1454an, Joanes II.a Aragoiko Koroako oinordekoa izendatu zuen. Lau urte geroago, Alfontso V.a hil zen. Horrenbestez, Joanes II.ak Aragoiko koroa jaso zuen, nahiz eta Karlos semeari Kataluniako gobernua uztera behartu zuten. Lleidan bilduta 1460an, Gorteek semea eska zezan eskatu zioten Joanes II.ari. Hurrengo urtean, Villafranca del Penedesko kapitulazioaren bidez, Katalunian sartzea debekatu zioten, eta boterea murriztu ere egin zioten.
Karlos semea 1461eko irailaren 23an hil zen, biriketako gaixotasunaren ondorioz. Hala ere, pozoindu izana egotzi zioten batzuek Joana Enriquez amaordeari. Honek eta Villafranca del Penedesko kapitulazioaren urraketak Kataluniako Gerra Zibila eragin zuen. Aldi berean, herrialdeko nekazariak matxinatu ziren. Joanes II.ak Aragoi, Valentzia eta Siziliako leialtasuna erdietsi zuen.
Roger Pallarés buru zuen Kataluniako Generalitateko armadak Gironan Joana Enriquez eta semea (Fernando Katolikoa izatekoa) inguratu zituen lau hilabetez. Frantziako erregearen laguntzarekin, Joanes II.ak setioa apurtu ahal izan zuen. Laguntzaren truke Frantziako Lois XI.ari agindutakoa 200.000 urrezko dobla ordaindu beharko ziren. Ordaindu ezean, gertatu zen bezala, Frantziak Cerdanya eta Rosellon lurraldeak eskuratuko lituzke.
Joanesek borrokan jarraitu zen, urteak urte eta gaixotasunak gaixotasun. Fernando semeak lagunduta, 1472an Bartzelonan sartu ahal izan zen, matxinoei men egitera behartuz. Estatu-arrazoi zela eta, garaituak gupidaz tratatu zituen, eta, 1472ko urrian, gerra amaitu zen.
Azken ekintza Rosellon eta Cerdanya berreskuratzea izan zen, baina 1479ko urtarrilaren 19an, 82 urte zituela, hil zen. Leonor alabak Nafarroako koroa jaso zuen, eta Fernandok, Aragoikoa.
[aldatu] Familia
Aitona Joanes I.a Gaztelako errege |
Amona Leonor Aragoikoa |
Aitona Antso I.a Albukerkeko konde |
Amona Beatrix Portugalgoa |
Aita Fernando I.a Aragoiko errege Siziliako errege |
Ama Leonor Albukerkekoa |
||
Joanes II.a Aragoiko errege Siziliako errege Nafarroako errege |
[aldatu] Ezkontza eta haurrak
Bi aldiz ezkondu zen.
- 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Blanka I.arekin.
Hiru seme-alabak izan zituzten:
- 1444ko apirilaren 1ean, ezkondu zen berriro Joana Enriquezekin.
Bi haur izan zituen:
-
- Fernando II.a (1452-1516), Aragoiko errege eta, 1512an, Nafarroaren konkistatzaile.
- Joana (1454-1517). Napoliko Fernando I.a erregearekin ezkondua.
[aldatu] Ikus, gainera
Aurrekoa: |
Joanes II.a Nafarroako errege (1425-1479) eta Blanka I.a Nafarroako erregina (1425-1441) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: Alfontso V.a |
Joanes II.a Aragoiko errege Siziliako errege (1458-1479) |
Ondorengoa: |
Nafarroako errege-erreginak | ||
---|---|---|
Iruñeko buruzagiak Eneko Aritza • Gartzia Eneko • Fortun Gartzia Iruñeko erregeak Antso I.a • Gartzia I.a • Antso II.a • Gartzia II.a • Antso III.a • Gartzia III.a • Antso IV.a • Antso V.a • Peru I.a • Alfontso I.a • Gartzia IV.a Nafarroako erregeak Antso VI.a • Antso VII.a • Tibalt I.a • Tibalt II.a • Henrike I.a • Joana I.a eta Filipe I.a • Lois I.a • Joanes I.a • Filipe II.a • Karlos I.a • Joana II.a eta Filipe III.a • Karlos II.a • Karlos III.a • Blanka I.a eta Joanes II.a • Leonor I.a • Frantzisko I.a • Katalina I.a eta Joanes III.a Behe Nafarroako erregeak |