Bizitza
Wikipedia(e)tik
Bizitza kontzeptu abstraktu bat izanda definitzen zaila da. Horregatik bizitza definitzeko bizitza ez denaren aurrean jarri ohi da, bien artean dauden ezberdintasunak aipatuz.
Bizirik eta hilda dagoenaren arteko desberdintasuna ez dago oso argi, hainbat estrukturek, adibidez birusek bi aldeetako hainbat ezaugarri dituzte. Berez bizirik eta hilik dagoena ezin da definitu, ez baitago argi bien arteko desberdintasuna non dagoen.
Bizitzaren ikerketaz biologia arduratzen da. Biologiak eginiko definizioan hauek dira ikusten diren ezaugarriak:
- Izaki bizidunek energia behar dute, eta beraz elikatzen dira.
- Izaki bizidunak hazi eta garatzen dira.
- Izaki bizidunek ingurugiroarekiko harremana dute.
- Izaki bizidunak euren kasa birsortzen dira. Ez dute behar kanpo laguntzarik eta hau garrantzitsua da definiziorako.
Hala ere definizio honetan kristal mineralak sartzen dira, eta ez birusak. Sua ere sartzen da definizioan. Horregatik beste hainbat definizio proposatu dira Bizitarako.
Eduki-taula |
[aldatu] Definizio ezberdinak
[aldatu] Definizio fisiologikoa
Izaki biziduna jan, metabolizatu, iraiztu, arnasa hartu, mugitu, hazi, birsortu eta kanpo faktoreen aurrean erantzuteko gai dena da.
Definizio honek duen arazoa esklusibitatearena da. Kotxe batek guztiak egiten ditu baina ez dago bizirik. Hainbat bakterio kimisintetikok ez dute arnasa hartzen eta bizirik daudela inork ez du ukatzen. Hau dela eta geroz eta gutxiago erabiltzen da.
[aldatu] Definizio metabolikoa
Sistema bizi bat muga definitu bat duen objetua da zeinak kontinuoki inguruarekin substantziak elkartrukatzen dituen alteratu gabe.
Haziak, esporak, bakteria latenteak... ez ditu definitzen eta beraz ez da egokia. Suak ere definizio hau onartzen du.
[aldatu] Definizio biokimikoa
Izaki bizidun guztiek informazio hereditario birsorgarria du bere barnean azido nukleikoetan kodifikatua zeintzuek metabolismo zelularra kontrlatzen duten proteina eta enzimen biartez.
Nahiko zehatza bada ere ez da baliagarria ezagutzen dugun kimikaz kanpoko bizitza ukatzeaz gain egon litekeen bizitza zibernetikoa ezinezkotzat jotzen duelako.
[aldatu] Definizio genetikoa
Bizitza hautespen naturalaz eboluzionatu ahal duen sistema oro da
Hainbat biologok ukatzen dute birusak sartzen dituelako eta etorkizunean sor daitezkeen birus informatiko polimorfo darwinianoak barne uzten dituelako, hauek bizirik egongo zirela zalantzagarria den arren.
[aldatu] Definizio termodinamikoa
Sistema biziak lokalizatutako inguruneak dira non ordenaren gehikuntza kontinuo bat gertatzen den kanpo interbentziorik gabe.
Definizio hau hoberena dela sinisten da eta Unibertsoaren konprentsio berriaren arabera sortu da. Termodinamikaren bigarren printzipioa hartzen du, zeinak entropiaren (desordenaren) gehikuntza beti ematen dela postulatzen duen.