ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
E-Demokrazia - Wikipedia, entziklopedia askea.

E-Demokrazia

Wikipedia(e)tik

e-Demokrazia (Demokrazia Elektronikoa) hedabide elektronikoak erabiliz, hala nola, internet, prozesu demokratikoak hobetzeko sistema da. Garapen politiko hasberria da eta garapenean dago gobernu, gizarte eta herritar talde askoren baitan.

Kontzeptu honen garrantzia ulertu ahal izateko, gaur egungo egoera soziala eta berorren ezaugarriak ulertu behar dira.

Eduki-taula

[aldatu] Testuingurua

Globalizazioa, gizartearen zatiketa, garapen teknologikoa, bitartekaritza eta indibidualizazioak jarduera demokratikoak aurrera eramateko baldintzak erabat aldatu ditu. Aldaketa hauek, azken finean, kapitalismo global eta informazioan oinarritutakorantz bideratutako garapenaren ondorio zuzen nahiz zeharkakoak dira. Interdependentzia handiagoa, muga eza eta pertsonen arteko lankidetza eta komunikazioa erraztu duten teknologia berriak dira gaur egun indarra hartu dutenak.

Hala, teknologia berriok gobernuaren kontzeptua eta lan egiteko modua eta politika bera aldatzeko aukera ematen ari dira. Era berean, elkarte eta erakunde publiko zein pribatuen arteko loturak estuagoak eta sendoagoak bilakatzen hasi dira, baita botere politiko globalizatua sortzen ere. Ildo beretik, mundu globalizatuan gobernu eta bestelako erakunde lokalen kontzeptuaren ohiko definizio edo kontzeptua aldatzen ari da. Izan ere, horiek guztiak sare handiago batean integraturik daude, beste guztiekin nolabaiteko erlazioa mantentzen dutelarik. Demokrazia] lokalaren asmoa lekukotasun hori ez galtzea da, horretarako hainbat baliabide eta tresna erabiliz. Proiektu sendoa baina zaila.

Izan ere, gaur egun erreforma demokratikoen inguruan dauden eztabaiden ildo nagusienetako bat Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) potentzialaren ingurukoa da. Globalizazio-garaian bizitzeaz gain, informatizazio eta informazio gizartearen garapenaren garaian bizi baikara; ekonomia mundialaren globalizazioarekin erlazio zuzena mantenduz.

IKTen erabilerak prozesu demokratikoen gardentasun eta pluraltasuna bideratu ahal izatea espero da, eta hala gizartearen demokratizazioa indartu. Horrez gain, demokrazia elektronikoa (e-Demokrazia) delakoak eskain ditzakeen bestelako funtzioak erabiliz, eta berauek sistema demokratikoan integratuz, prozesu demokratikoetan aldaketa erradikalak gauza litezke.

[aldatu] Helburuak, erronkak eta ezaugarriak

Arestian esan bezala, gaur egungo gizarte eredu berriak zenbait arazo ekarri ditu berarekin, demokraziaren esparru ezberdinetan krisia sortuz. Estatuaren zilegitasunaren inguruko zalantzak dira krisiaren ardatz.

Halaber, teknologiaren garapena gizartearen egitura aldatzen ari da, gizarte mugimenduen bateratze eta lankidetza errazten ari delarik. IKTek beraiek zerbitzuen hobekuntza garbia suposatu dute. Hala, lehenago aurrez aurre egin beharreko gestio lanak (banku eragiketak, erakunde ezberdinekin harremana izatea, etab.) erraztu eta bizkortzeko aukera eskaintzen dute teknologiok, baita merkatzeko ere. Lekuko erakundeek, baita EAEko gobernuak ere (Eusko Jaurlaritzak), ekimenak bultzatu dituzte IKTak baliatuz biztanleei zerbitzu efiziente eta gertuagokoa eskaini asmoz.

e-Demokraziaren helburuen artean honakoak aipa genitzake:

  • Herritarrenganako hurbiltasuna lortu
  • Biztanleen prozesu demokratikoenganako motibazioa eta inplikazioa lortu
  • Herritarren hitza jaso eta aintzakotzat hartu
  • Herritarren iritziak jasotzeaz gain, erabakietan parte-hartzea bultzatu: demokrazia parte-hartzailea. Berau da e-Demokraziaren inguruko praktiketan garrantzia eman zaien puntuetako bat, e-boto eta beste zenbait ekimen bultzatuz.
  • Erabakiak aldebakarrekoak izan beharrean, partaidetzari esker zilegitasun handiagoa luketenak hartu, beroiekiko erantzukizuna elkar banatuz.

Helburu horiei begira, teknologiaren garapenak zerbitzuen hobekuntza garbia suposatu dute (banku-eragiketak, tramitazioak…). Beraz, demokrazia elektronikoaren erabilgarritasuna IKT horiek baliatuz lortzea posible dela ikusi da.

Bide horiek erabiliz, erronka batzuk identifikatu dira. Alde batetik, egungo egitura politiko eta sozialaren eraldaketa dela-eta, botere politiko globalizatua lortu nahi da. Herritarrek osatutako erakunde eta taldeak kontuan izango dituen egiturarekin, esparru ezberdinetan lan egiteko prest izatea.

Bestalde, planifikatu eta diseinatutako ekimen ezberdinei esker Biztanle-Estatu (eta Erakunde) harremana berriz definitzea da erronka. Hala biztanleen arteko harremana eraldatu nahi da, egoera sozial berri eta aldakorrei egokituz, koordinazio eta inplikazioa lortuz.

Horrekin guztiarekin batera, elkarte eta erakunde publiko zein pribatuen arteko loturak estuagoak eta sendoagoak bilakatzea da beste erronketariko bat.

Baina erronka eta helburu horiek guztiak gauzatu ahal izateko zenbait ezaugarri izan behar ditu e-Demokrazia proiektu orok. Berebiziko garrantzia du baliabide eta zerbitzuen eskuragarritasunak. Izan ere, partaidetza lortu ahal izateko herritar guztien eskura izan behar dira dauden IKTak. Halaber, sektoreen arteko zatiketa digitala txikitzea ezinbestekoa da, azpiegitura publikoez gain beharrezko formazioa eskainiz. Izan ere, erakunde sozial, enpresa eta biztanleen artean IKTen erabilpenaren inguruko ezberdintasunak handiak dira. Zatiketa digital horren txikitzerako plan bereziren bat prestatzea, beraz, ezinbestekoa da. Horren adibide garbia dugu eranskinetako baten aurki daitekeen kasua. Madrid Participa proiektuaren barnean dagoen FORO maR proiektuan bultzatutako ekimenen artean, lerro estrategikoak zehazten dira, zatiketa digitala txikitu asmoz.

XXI. mendeko agintarien erantzukizunetariko bat da halako mugimendu soziala lortzea, talde moderno, lehiakor, pertsonen arteko harreman estua lortzea; komunikazioa, iritzi-trukeak, irekiera, gardentasuna eta efizientzia, besteak beste. Lekuko gobernua eragile sozial guztiak biltzeko gai izan beharko litzateke; sektore publikoa, pribatua eta jendarte zibila. Helburua? Guztiek batera informazioan oinarritutako jendartea, pertsonak, sortzea. Guztien artean lotura eta harremana izango duten pertsonak. Baita biztanleen zerbitzura egon eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea ere.

[aldatu] Demokrazia sustatzen duten faktoreak

Jarraian aipatuko diren bost faktoreok IT4ALL sareak zehaztutakoak dira, bertako CALREk, sareko talde europarraren lidergoa duenak. CALRE (Conférence des Assemblées législatives régionales d'Europe) Europako Estatuetako parlamentutako presidenteen konferentzia da. Beroiek ez dira bakoitzaren parlamentu nazionaleko buru, baina lurralde edo eskualdeetakoak zuzentzen dituzte. EBko kide bakoitzak eskualdeei autonomia maila ezberdina ematen dietela esatea garrantzitsua da. Izan ere, Frantzia] eta Herbehereak] herrialdeak guztiz baterakoiak dira, botere legegilea gobernu zentralak duelarik. Alemania] eta Belgikan, aldiz, lurralde federalak direnez, eskualdeek autonomia handia dute.

CALREren arabera, beraz, hurrengo bost kontzeptuek biztanleekiko harremanetan zer bultzatuko den azaltzen dute.

  • Gardentasuna
  • Konpromiso politikoa
  • Multikanalitatea
  • Proaktibitatea
  • Jendetasun balioei buruzko prestakuntza eta IKTen inguruko formazioa

[aldatu] Teknikak

Honako atalean e-Demokraziaren bost teknika bezala defini ditzakegun kontzeptuak landuko dira. Udalek edota lekuko gobernuek eskaintzen dituzten zerbitzuak dira honakoak (e-Demokrazian gero eta gehiago sakontzean gero eta eskaintza aberatsagoa izango da):

  • e-Access
  • e-Consultation
  • e-Petition
  • e-Vote
  • e-Forum

Hori guztia Treschel autorearen esana da. Jarraian azalduko dira, banan-banan.

[aldatu] e-Access

e-Access kontzeptuarekin biztanleek erakundetako informaziora jotzeko bide elektronikoa, internet bera, erabiltzeari egiten zaio erreferentzia. Hau da, informazio hori guztia amaraunean eskuragarri egotea. Bai webguneari esker, baita posta elektronikoan jasoz ere. Gardentasuna lortzeko tresnetariko bat da.

[aldatu] e-Vote

Internet bidez hainbat aferen inguruko bozketak egitea, eguneroko zein bestelako erabakietan biztanleei parte hartzeko aukera emanez.

Europa mailan, adibidez, e-vote eta e-engagement bereizten dira. Hau da, e-botoa eta e-inplikazioa. e-Inplikazioari dagokionez, eztabaidatu beharreko gaiaren inguruko ezagutzarik ez dagoen bitartean, e-botoaren erabilgarritasun eta emaitzen zilegitasuna ez da oso ziurra. Hala, gaian adituak diren eta ezagutzen ez dutenen arteko elkarrekintza eta harremana ezinbestekoa bilakatu da. e-Botoa baino haratago doan kontzeptua da.

[aldatu] e-Forum

Lekuko erakundeen webgunearen bitartez biztanleek euren arteko iritzi trukaketa burutu ahal izatea.

[aldatu] e-Consultation

Ingelesez dagoen webgune batera doan lotura bat da hau e-Consultation kontzeptuarekin adierazi nahi dena, lekuko erakundeari bide bera erabiliz biztanleak nahi besteko galderak, kontsultak eta eskaerak egiteko aukera izatea da.

[aldatu] e-Petition

Ildo beretik, eskaerak internet bidez egin ahal izateko aukera izatea.

Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com