Eroankortasun termiko
Wikipedia(e)tik
Fisikan, eroankortasun termikoa (k ikurraren bidez adierazten da) material batek beroa eroateko duen gaitasuna adierazten duen propietatea da.
Beroaren kondukzioa ondoko formularen bidez definitzen bada:
non bero-fluxuaren tasa den, k eroankortasun termikoa den, A eroalearen azalera osoa den, ΔT tenperatura-diferentzia den eta x 2 tenperaturen arteko azalera eroalea den, orduan, ekuazioa berrantolatuz, eroankortasun termikoaren formula lortzen da:
(Oharra: tenperatura-gradientea da).
Hitzez esanda, baldintza egonkorrak daudenean eta bero-transferentzian tenperatura-gradienteak soilik eragiten duenean, ΔT tenperatura-diferentzia baten ondorioz A area eta x lodiera duen gorputz batetik Δt denbora-tartean transmititzen den ΔQ bero-kantitatea da.
Beste era batera ere defini daiteke: gorputz batean gertatzen den bero-fluxua zati gorputzaren tenperatura-gradientea.
Eroankortasun termikoa neurtzeko erabiltzen den unitatea, SIren sisteman, W/(m·K) da.
[aldatu] Eroankortasun termikoen zerrenda
Zerrenda honetan zenbait material arrunten eroankortasun termikoa ematen da.
Materiala | Eroankortasun termikoa W/(m·K) |
---|---|
Hormigoia, portland [1] | 0.29 |
Hormigoia, harria [2] | 1.7 |
Airea | 0.025 |
Zura | 0.04 - 0.4 |
Alkoholak eta olioak | 0.1 - 0.21 |
Lurzorua | 0.15 |
Kautxua | 0.16 |
Epoxia (bete gabe) | 0.19 |
Epoxia (silizez betea) | 0.30 |
Ura (likidoa) | 0.6 |
Koipeztatze termikoa | 0.7 - 3 |
Beira | 1.1 |
Izotza | 2 |
Hareharria | 2.4 |
Altzairu herdoilgaitza[3] | 12.11 ~ 45.0 |
Beruna | 35.3 |
Aluminioa | 237 |
Urrea | 318 |
Kobrea | 401 |
Zilarra | 429 |
Diamantea | 900 - 2320 |