Eskalada
Wikipedia(e)tik
Eskalada, hankak eta eskuak edota baliabide artifizialak erabiliz, harkaitz, izotz-horma edo artifizialki prestatutako erliebe bertikaletatik igotzean datzan kirola, edo era horretara burututako igoera da.
[aldatu] Motak
Hainbat eskalada mota daude, hala nola, horma artifizialeko eskalada, Boulder, kirol eskalada eta eskalada askea.
- Eskalada askea: eskalatzen gauden heinean, horman aurki ditzakegun laguntza artifizialik gabe egiten den progresioa da. Eskalatzaileak, bere esku eta oinak bakarrik erabil ditzake horman gora egiteko. Soka, segurtasun neurri bezala bakarrik erabiltzen da (erorketa bat balego, arriskua saihesteko soilik), ezin da erabili igotzeko laguntza bezala.
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |