Europako Batzordea
Wikipedia(e)tik
Europako Batzordea edo Europako Komisioa Europar Batasunaren (EB) interesak defendatu eta ordezten dituen eta politikoki independentea den erakundea da. EBren ekintza-programak, legeak eta politikak proposatzeaz arduratzen da; baita ere, Europako Legebiltzarreko eta Europar Batasuneko Kontseiluaren erabakiak betearaztea.
EBko 27 estatuek eta legebiltzarrak, Batzordea osatzen duten komisarioak aukeratzen dituzte. Egoitza nagusia, Bruselan (Belgika) dago.