ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Fidel Castro - Wikipedia, entziklopedia askea.

Fidel Castro

Wikipedia(e)tik

Gertakaria
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake
Orrialde honetako informazioa edozein unetan alda daiteke beraz.
Fidel Castro
Fidel Castro

Fidel Alejandro Castro Ruz (Biran, Mayari, Kuba, 1926ko abuztuaren 13a - ) Kubako agintari gorena izan zen 1959ko urtarrilaren 1etik, Kubako iraultzako buruzagi baitzen Fulgencio Batista diktadorea agintetik bota zuenean, 2008ko otsailaren 24a arte. 1961ean, gobernu iraultzaileak bere burua marxismoaren jarraitzaile moduan definitu zuen eta Amerika osoko lehen gobernu sozialista sortu. 1976 urtera arte lehen ministro kargua izan zuen; urte hartako konstituzio berriarekin, Estatuko Kontseiluaren eta Ministro Kontseiluaren lehendakari izendatu zuten. 1965ean Kubako Alderdi Komunistasortu zenetik, lehen idazkari kargua du.

Pertsonaia berezia da Fidel Castro, erabateko atxikimenduak edota gaitzespen indartsuak sortzen dituena. Haren jarraitzaileek desberdintasun sozialak desagerrarazteko bultzatu dituen garapen programak goraipatzen dizkiote: Kubako gobernuak osasun, kirol eta hezkuntzaren onurak jendarte osora hedatzeko ahaleginak egin ditu, oztopo guztien gainetik, eta Estatu Batuak buruzagi duen nazioarteko politika ereduaren aurrean beste muturrean mantendu da beti. Haren etsaiek komunismo sobietarraren erako alderdi bakarreko sistema kritikatzen dute, bai eta giza eskubideak urratzea ere.

2006ko abuztuaren 1etik, osasun arazoak zirela eta, bere betebeharrak Raúl Castro anaiaren esku utzi zituen eta 2008ko otsailaren 18an presidente izateari uko egin ziola jakinarazi zuen. Otsailaren 24an bere anaia den Raul Castro hautatu zuten Kubako presidente berri.

Eduki-taula

Gaztaroa

1926an jaio zen Biran herriko azukre plantazio batean. Aita, Angel Castro Argiz, galiziarra zuen eta ama berriz, Lina Ruz Gonzalez. Ikasketak Jesusen Konpainiaren barnetegi batean egin zituen bere sei anaia-arrebekin.

Fulgencio Batista presidente zenean, Habanako unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egiten ari zela, FEU Unibertsitate Ikasleen Federazioko buruzagietako bat izatera iritsi zen. Urte batzuk geroago, Kubako Herriaren Alderdia edo Partido Ortodoxo taldean sartu zen. 1947an Rafael Trujillo diktadorea agintetik kentzeko talde batean ibili zen.

Partido Ortodoxoko buruzagia izatera iritsi zen eta diputaturako hautagai izendatzekotan zen 1952ko ekainean, baina orduantxe Fulgencio Batistak demokrazia ezartzeko promesarekin estatu-kolpe bat egin zuen. Behin agintea lortuta, Batistak aldarrikapenok baztertu eta Ameriketako Estatu Batuen interesen zerbitzura jarririk diktadura bat ezarri zuen.

Iraultza

Artikulu nagusia: Kubako Iraultza


Fidel Castrok, abokatu moduan, Batista epailen aurrean salatu zuen, baina salaketek ez zuten ezer ekarri. Talde militar txiki batekin, Moncadako koartel militarra armen bidez hartzen saiatu ziren. Hala ere, erasoa erabateko porrota izan zen, taldekide asko hil eta Castro eta beste gerlariak atxilotu zituztelako. Epaiketan, bera arduratu zen bere buruaren eta gainerako atxilotuen defentsaz eta epaileen aurrean aurkeztutako azken ondorioa Historiara igaroko zen hitzaldi luzea izan zen: haren esanetan, Batistak zituen Kubako Konstituzioa eta legeak urratu eta Castro eta bere burkideak, berriz, justiziaren defendatzaileak ziren. Oso famatua da hitzaldiaren amaieran epaileei esan ziena: Condénenme. La Historia me absolverá (Kondena nazazue. Historiak errugabe egingo nau). Castrori 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina handik gutxira indultatu eta Mexikora alde egin zuen, beste burkide batzuekin gerrilla antolatzera.

1956. urterako, Sierra Maestrako mendateetan, Fidel Castrok, Raúl anaiak, Ernesto Che Guevarak eta Camilo Cienfuegosek, beste askorekin, Batistaren erregimenaren kontrako gerran jardun zuten.

Gero eta kubatar gehiago errebeldeen armadan sartzen hasi ziren; azkenean, urtarrillaren 1ean, Castro La Habanan sartu zen, bere armada bizartsuz osatuarekin. Egun batzuk lehenago, Fulgencio Batistak eta lagunek uhartetik ihes egin zuten, berekin milioika dolar zeramatzatela. Castroren gobernu iraultzaileak nekazaritza erreforma sakona egin zuen eta atzerritarren eskuetan zeuden enpresak nazionalizatu. Horrek AEBen haserrea ekarri zuen. Bere inguruko gobernuetan lagunik ez zuela, Fidel Castro herrialde sozialistekin lotura estuak izaten hasi zen. Geroztik, AEBetako gobernu guztiek Kubari "blokeo" edo setio zorrotza ezarri diote, beste herriekin hartu-eman komertzial oro oztopatuz. Gainera, AEBetatik mota guztietako kontraintsurgentzia asmoak aurrera eraman dira bai eta Kuban atentatu terroristak egin ere. Kubako informazio zerbitzuen arabera, Fidel Castro akabatzeko milaka saio izan dira berrogei urteotan.

Castro agintean

Fidel Castro agertzen den kartela, Kuban.
Fidel Castro agertzen den kartela, Kuban.

Latinoamerikako hainbat buruzagi politikok Fidel miresten dutela adierazi dute; esate baterako, Luis Ignacio Lula da Silva, Evo Morales eta Hugo Chávez presidenteek. Gaur egun, Hugo Chávez Venezuelako presidentearekin ezin hobeto konpontzen da Castro eta elkarlan aurrerabide ugari hitzartu dituzte bi nazioen artean, kontinente osorako batasun programetan aitzindari lanetan arituz. Kubak bere mediku eta irakasleen laguntza Venezuelako petrolioarekin eta energiarekin trukatzen ditu eta horrek Kubako egoera ekonomiko zaila apur bat lasaitu du.

Gertakaria
Azken zati hau egunotan jazotako gertakari bati buruzkoa da.
Orrialde honetako informazioa edozein unetan alda daiteke beraz.


Castroren osasuna ahula da gaur egun; hiltzen bada, iritzi askoren arabera, herrialdearen sistema ekonomikoan eta politikoan aldaketak espero dira.

2006ko abuztuaren 1ean, egin behar izan zioten ebakuntza baten ondorioz, behin behinekoz Raúl anaiari utzi zion gobernuaren gidaritza, lehen aldiz, 1965ean iraultza sozialistaz geroztik. Hala ere, 2007ko abenduko hauteskundeetan aurkeztu zen eta Herri Boterearen Nazio Asanbleako (herrialdeko parlamentua) kide aukeratu. 2008ko otsailaren 19an, Granma egunkarian agertutako gutun baten bidez, berriro ere presidente izateari uko egiten ziola adierazi zuen Castrok, bere osasun egoera zela eta[1].

Kritikak

Castro diktadore bat da aurkarien ustez. Giza eskubideak zapaltzea, herrialdearen ekonomia suntsitzea eta gobernu ustelkeria onartzea leporatzen diote. Irlan prentsa askearen gabezia ere asko kritikatu da. Kuba beste herrialdeen barne-arazoetan sartu izana ere salatu dute, Angolako Gerra Zibilera tropak bidaltzean, adibidez. Floridako estatuan komunitate kubatar handia dago, Castroren kontrako mugimenduaren bizkarrezurra dena.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Fidel Castro
Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com