Frantziako Philippe II.a
Wikipedia(e)tik
Philippe II.a Augusto (frantsesez: Philippe Auguste) (1165eko abuztuaren 21 – 1223ko uztailaren 14) 1180tik hil arte Frantziako erregea izan zen. Erdi Aroko errege frantziar arrakastatsuenetakoa izan zen. Monarkiaren eragina eta menpeko lurraldeak zabaldu zituen, noblezia handiaren boterea murriztuta. Ingalaterrako erregen Angevinar Inperioa hautsi zuen, 1214ko Bouvinesko batailan etsaiak garaitu ondoren. Gobernua berrantolatu zuen, herrialdean egonkortasun ekonomikoa sortuz.