ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Franz Kafka - Wikipedia, entziklopedia askea.

Franz Kafka

Wikipedia(e)tik

Franz Kafka (1906
Franz Kafka (1906

Franz Kafka (Praga, Txekia, uztailaren 3an, 1883 - Viena, Austria, ekainaren 3an, 1924) ama-hizkuntza alemana zuen idazlea zen. Hau Pragan, Bohemian (garai honetan Austrohungariar Inperioaren partea zena) jaio eta bizi izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Kafka uztailaren 3an jaio zen, Pragan, Bohemian —garai honetan austrohungariar inperioaren partea zena— alemanez egiten zuen erdi mailako familia judu baten barnean. Bere aitak Hermann Kafka zuen izena (1852-1931) eta txikizkako merkataria zen. Bere amaren izena Julie Kafka zen (1856-1934), honen ezkongai abizena Lowy zelarik. Bi anaia izan zituen, Georg eta Heinrich, Kafkak sei urte bete baino lehen haur zirelarik hil zirenak; hiru arreba ere izan zituen, Elli, Valli eta Ottla izenekoak.

Bere ama-hizkuntza alemana izan bazen ere, Kafkak txekiera ere ikasi zuen, bere aita Písek-etik hurbil dagoen Osek izeneko hirikoa baitzen. Hiri honetan, Kafkaren aita txekieraz egiten zuen komunitate judutarraren kidea zen ("Kavka" izenak "erroi" esan nahi du) eta, honek bere semeak bai alemana, bai txekiera ondo menperatzea nahi zuen. Kafkak frantsesa eta Frantziako kultura ere ezagutzen zituen. Izan ere, bere autorerik gustukoenetariko bat Flaubert izan zen; Kafkak Napoleon ere estimatzen zuen.

1889tik 1893ra, Kafkak lehen mailako irakaskuntza (alemanez Deutsche Knabenschule delakoa) egin zuen Masná St. kalean (Fleischmarkt), Pragan, eta, geroxeago, institutura joan zen Staroměstské náměstí-ra (Kinský Jauregian kokatuta), non 1901. urtean Batxilerreko azterketa egin zuen. Jarraian, Carolina-ko Unibertsitatean, Pragan, zuzenbidea ikasi zuen eta legeetan doktoretza lortu zuen 1906. urtean. Ondoren, urte batean zehar dirurik irabazi gabe seguru enpresa batentzat lan egin zuen lan istripuen agente bezala. Orduan idazten hasi zen. Askotan lan hau "Brotberuf"-tzat jo zuen —dirua baino ez lortzeko lanbidea.

1917an, tuberkulosia izan zuen eta honek sarritan susperraldiak izatera behartu zion, familiaren babesa eduki zuelarik, batez ere, bere arreba Ottlarena, zeinarekin oso ondo konpontzen zen.

Franz Kafkaren brontzezko estatua, Pragan
Franz Kafkaren brontzezko estatua, Pragan

Bere ikasle garaian ekintza literario eta sozialen erakundean parte hartu zuen. Bere adiskide minen errezeloak jaso izan bazituen ere, Max Brod-enak esaterako, zeinak normalean bere alde egiten zuen, Kafkak, bertan, antzerki judu-alemanarentzat antolakuntza eta ekitaldien sustapena bultzatu zuen. Fisikoki eta mentalki modu higuingarrian jasoko zuten beldurra bazuen ere, jendea txunditu egiten zuen bere ikuste txukun, zorrotz eta bere ume-itxuragatik, bere jokamolde lasai eta idorragatik eta bere adimenagatik, baita bere humoreagatik ere.

Bere obran garrantzi handia duen gaia bere aita autoritarioarekiko zuen harremana da. 1920. urtearen hasieran, Milena Jesenská idazle eta kazetari txekiarrarekin eragin handiko harreman bat izan zuen eta 1923an Berlinera joan zen aldi labur batez, bere familiaren eraginagandik urruntzeko eta bere obran zentratzeko asmoz. Hiri honetan, Dora Diamant ezagutu zuen, 19 urteko gaztea, familia judu ortodoxa batekoa, zeina bere iraganean ghettotik alde egiteko gai izan zen. Dora bere maitale bihurtu zen eta eragin handia izan zuen Kafkak Talmud delakoagatik izan zuen interesaren inguruan.

Guztiak datoz bat Kafkak bere bizitza osoan zehar depresio klinikoa eta antsietate soziala jasan zuela baieztatzerakoan. Honekin batera, migrainak, logabezia, idorreria, erlakaiztenak eta beste gaixotasun batzuk ere jasan zituen, denak estresak eta gehiegizko tentsioak eragindakoak zirelarik. Kafka tratamendu naturisten bitartez ahalegindu zen gaixotasunoi aurre egiten, besteak beste, landare-dieta eta esne pasteurizatu asko kontsumitu zituen. Azken hau izan zitekeen bere tuberkulosiaren sortzailea.

Kafkaren hilobia (Štrásnice-n (Praga))
Kafkaren hilobia (Štrásnice-n (Praga))

Honez gain, Kafkaren osasunak txarrera jo zuen tuberkulosia zela eta. Pragara itzuli zen eta beranduago Vienatik hurbil zegoen gaixotegi batetara joan zen tratamendu bat jasotzeko. Bertan hil zen 1924ko ekainaren 3an ahulezia zela eta. Bere arazo fisikoen eraginak kalteak sortu zizkion eztarrian eta ondorioz jakiak irensterakoan min eragiten zion. Orduan zainpeko terapia garatu gabe zegoenez, ezin zuten elikatu (Metamorfosia liburuko Gregor pertsonaiarekin antzekotasun kutsua du, baita Un artista del hambre kontakizuneko pertsonai nagusiarekin ere). Bere gorpua Pragara eraman zuten 1924ko ekainaren 11n Praga-Žižkov-eko Hilerri Judu Berrian.

[aldatu] Bere obra

Bere bizitza osoan lan labur batzuk baino ez zituen publikatu, bere laneko parte txiki bat besterik ez; beraz, bera hil arte bere lanak oharkabean egon ziren. Bera hil orduko, Max Brod zuen lagunari ohar batzuk eman zizkion bere manuskritoak desagertarazteko. Bere maitalea izan zen Dora Diamant-ek hein batean baino ez zituen bere nahiak bete. Dorak isilean gorde zituen Kafkaren idatzi gehienak, hogei koaderno eta hogeita hamabost karta barne. 1933. urtean berriz, Gestapo-k konfiskatu zituen. Egun, mundu osoan zehar Kafkaren idatziak aurkitzeko lana martxan dago. Brod-ek ez zion bere lagunari kasurik egin eta Kafkaren obra guztiaren argiltapena berak eraman zuen aurrera, eta ondorioz, interesgarria zen autorea bihurtu zen, baita kritikoentzat ere.

Bere lanak oinarri ezezagunetan oinarritzen dira eta protagonista sarri askotan mundu konplexu bati aurka egiten dabil. Lan guztiak, Milenari zuzendutako batzuk izan ezik, alemanez idatzita daude.

[aldatu] Euskaraz

  • Prozesua (Der Prozeß) (1993). Elkar argitaletxea. Itulltzailea: Antton Garikano.
  • Metamorfosia (Die Verwandlung) (2000). Hiria argitaletxea. Itzultzailea: Rufino Iraola Zaldiaran.

[aldatu] Interpretazio kritikoa

Kritiko askok Kafkaren lanari zentzua aurkitu ahal izateko ahalegina egin dute eta bidea kritika literariodun eskola batzuen arabera interpretatzea izan da —esate baterako modernista, errealismo magikokoa etab. Bere obran nagusi diren itxurako etsipen eta zentzugabekeria existentzialismoaren enblematikotzat hartzen dira. Batzuek eragin marxista aurkitu nahi izan dute burokraziaren satirizazioan honelako obra batzuetan: zigor-kolonian (en la colonia penitenciaria), prozesua (el proceso) eta gaztelua (el castillo). Beste batzuek, ordea, anarkismoa iradokitzen dute inspirazio oinarritzat Kafkaren indibidualismo antiburokratikorako. Hala ere, beste batzuk, bere lana aztertzerakoan, Judaismoaren ikuspuntutik abiatu dira (izan ere, Kafka judutarra zen eta kultura judutarrarekiko interesa agertu zuen, nahiko heldua zela landu zuen arren) —Jorge Luis Borges-ek honi buruzko hitz zorrotzak eman zituen; lana interpretatzeko beste bide bat Freudismoa izan da (izan zituen familia-arazoak zirela eta); edota jainkoaren bilaketa metafisikoaren alegoria bezala (Thomas Mann-ek proposatu zuen teoria hau). Sarritan garrantzi handia ematen zaio alineazio eta jazarpenari, eta enfasi horrek —Marthe Robert-en obran, nagusiki— lotura handia zuen Gilles Deleuze eta Félix Guattari-ren kontra-kritikarekin. Kafkak angustiaren eraginez idazten zuen irudi bakartiaren estereotipoa baino gehiago zela eusten zuten bi hauek, eta bere lana jakinaren gainean egindakoa zela, subertsiboa eta, ordea, itxuraz ematen zuena baino “alaiagoa”. Biografoek diote Kafkak bazuela bere lagun hurbilenei idazten ari zen liburuko kapituluak irakurtzeko ohitura. Irakurketa hauek Kafkaren alderdi umoristiko jarrai, baina askotan ezezagunean, jartzen zuten gogoa. Milan Kundera-k Kafkaren humore guztiz surrealistari egiten dio erreferentzia geroagoko beste artista batzuentzako aurrekari nagusi bezala hartzerakoan: Federico Fellini, Gabriel García Márquez, Carlos Fuentes eta Salman Rushdie. Márquez-i, berak esan bezala, Franz Kafkaren Metamorfosia lana irakurtzeak “era desberdinean idatz zitekeela” erakutsi zion.

[aldatu] Interneteko testuak

[aldatu] Alemanez

[aldatu] Ingelesez

[aldatu] Gaztelaniaz

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Lanak

  • Descripción de un combate (Beschreibung eines Kampfes - 1904-1905)
  • Preparativos de una boda en el campo (Hochzeitsvorbereitungen auf dem Lande - 1907-1908)
  • La condena (Das Urteil - September 22-23, 1912)
  • En la colonia penitenciaria (In der Strafkolonie - Octubre 1914)
  • The Village Schoolmaster (The Giant Mole) (Der Dorfschullehrer or Der Riesenmaulwurf - 1914-1915)
  • Blumfeld, un solterón (Blumfeld, ein älterer Junggeselle - 1915)
  • El guardian de la cripta (Der Gruftwächter - 1916-1917)
  • Un médico rural (Ein Landarzt - 1917)
  • El cazador Grachus (Der Jäger Gracchus - 1917)
  • La muralla china (Beim Bau der Chinesischen Mauer - 1917)
  • Informe para una academia (Ein Bericht für eine Akademie - 1917)
  • El rechazo (Die Abweisung - 1920)
  • Un artista del hambre (Ein Hungerkünstler - 1922).
  • Investigaciones de un perro (Forschungen eines Hundes - 1922)
  • Una mujercita (Eine kleine Frau - 1923)
  • The Burrow (story) (Der Bau - 1923-1924)
  • Josefina la cantora, o el pueblo de los ratones (Josephine, die Sängerin, oder Das Volk der Mäuse - 1924)

Istorio bilduma asko publikatu egin dira, esaterako:

  • Kafka, Franz (ed. Nahum N. Glatzer). The Complete Stories. Nueva York: Schocken Books, 1971.

[aldatu] Lan epistolarra, egunerokoak eta aforismoak

  • Aforismos, visiones y sueños (1917)
  • Cuadernos en octava (1917)
  • Diarios (1910-1923)
  • Escritos sobre sus escritos (1917)
  • Carta al Padre (1919)
  • Cartas a Felice (1967)
  • Cartas a Milena
  • Cartas a Ottla

[aldatu] Elkarlanak

  • Ricardo y Samuel. Nobela baten kapitulo bat, Max Brod-ekin idatzitako elkarlana. (Oharra: ez ziren gehiago publikatu)

[aldatu] Kafkak idatzitako kritika literarioak

  • Una novela de la juventud
  • Anécdotas
  • Hyperion
  • Aeroplanos en Brescia
  • Contemplaciones

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ingelesez

  • The Kafka Project 1998. urtean, alemanez idatzitako Kafkaren testu guztiak online publikatzeko sortu zen proiektua.
  • Das Schloss Kafkaren "The Modern Word's" orrialdea. Kafkari buruzko biografia, artikuluak, kritikak eta berari buruzko informazio gehiago.

[aldatu] Alemanez

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Franz Kafka
Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com