Georgia
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Georgia (argipena)
Georgia საქართველო |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: ძალა ერთობაშია ( Indarra Batasunean dago ) |
|||||
Ereserkia: Tavisupleba ( Askatasuna ) |
|||||
Hiriburua | Tbilisi Koordenatuak: |
||||
Hiri handiena | Tbilisi | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Georgiera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Demokrazia parlamentarioa Mikhail Saakashvili Zurab Nogaideli |
||||
Independentzia SESBetik |
1991 apirilaren 9 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
69.700 km² (118.) arbuiagarria |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2004) - Errolda (1990) - Dentsitatea |
4.677.401 (114.) 5.500.000 67 biztanle/km² (101.) |
||||
Dirua | Lari (GEL ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
MSK (UTC +3) (UTC +4) |
||||
Interneteko domeinua | .ge | ||||
Telefono aurrezenbakia | +380 |
||||
Herritarra | georgiar | ||||
Georgia Europaren ekialdeko estatua da, Kaukasoko eskualdean Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Mugakide Errusia eta Turkia iparraldean, Armenia eta Azerbaijan hegoaldean.
Hiriburua Tbilisi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Georgia Itsaso Beltzaren ekialdeko kostan kokatua dago, Kaukaso mendietan. Hauek Europa eta Asiaren arteko muga naturala izanik, herrialdea bi kontinenteetan dagoela esan daiteke. Kaukaso Handiak, iparraldean, Errusiatik banatzen du eta bertan kokatzen da Shkhara mendia (5204 m), Georgiako tontor garaiena eta Europako bigarrena. Kaukaso Txikiak (3301 m) Turkia eta Armeniatik banatzen ditu. Mendilerro hauek berezkotasun kultural eta linguistikoen jatorrian daude, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar. Mendien artean bi ibar aurkitzen dira, Mtkvari (Kura) ibaiarena, Kaspiar Itsasoan isurtzen dena, eta Rioni ibaiarena, Itsaso Beltzera doana. Hauek ordoki zabalak osatzen dituzte estatuaren erdialdean.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Georgiako historia
Egungo Georgiako lurraldean Harri Arotik etengabe finkatu da gizakia. Proto-Georgiar tribuak K. a. XII. mendean agertu ziren lehen aldiz idatzitako historian. K. a. VII. menderako, hiriak eta metalurgia garatua zeukaten. K. a. IV. mendean, Georgiako erresuma batua sortu zen.
Kristautasuna goiz iritsi zen Georgiara, eta estatuko erlijiotzat 337an jo zen. Honek, literaturari eta arteei bultzada handia eman zien, eta herrialdearen batasunean ere lagundu zuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu musulmanarekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak XII. eta XIII. mendeetako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita filosofia zein politika arloetako aurrerapenak (erlijio eta etnia tolerantzia esaterako).
Garai horri mongoldarren ibasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. Hurrengo sei mendeetan, Georgia pertsiarrek eta turkiarrek konkistatu zuten, eta, ondorioz, estatua hainbat erresuma txikitan banandu zen. Azkenean, 1801ean, Errusiak Georgiako azken lurraldeak bereganatu zituen.
Zenbait hamarkada geroago, elite nazionalista eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. 1918an, ametsa gauzatu zen Georgiako Errepublikako jaiotzarekin (1918-1921). Nolanahi ere, Errusiak okupatu zuen berriro, 1922an SESBeko errepublika bat izateko. Azkenean, independentzia Sobiet Batasuna desegitean eskuratu zuen Georgiak 1991n. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Arrosako Iraultzak Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen. NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea dira haren helburu nagusiak.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Georgiaren banaketa administratiboa
Georgia 9 eskualdetan (georgieraz მხარე, Mkhare), estatus bereziko hiri batean (Tbilisi) eta bi autonomia errepublikatan (Abkhazia eta Adjaria) banatua dago.
|
[aldatu] Barne gatazkak
[aldatu] Abkhazia
Abkhaziako eskualdea independentea da de facto 1992tik. Eskualdeko lurraldearen % 83a Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, Errusiako armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen %17a Georgiako gobernuak kontrolatzen du, non Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarrak diharduen.
[aldatu] Hego Osetia
Hego Osetia ere independentea da de facto, Errusiako armadaren laguntzaz.
[aldatu] Kanpo loturak
- Georgiako Presidentziaren webgunea
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
- (georgiera) Georgiari buruzko informazioa