Herri kirol
Wikipedia(e)tik
Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.
Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:
- 1. Aizkora proba
- 2. Sega jokoa
- 3. Harri jasotzea
- 4. Sokatira
- 5-8. Giza-Abere Probak:
- 5. Giza probak
- 6. Zaldi probak.
- 7. Idi probak.
- 8. Asto probak
- 9. Lasto altxatzea
- 10. Lasto botatzea
- 11. Lokotx biltzea
- 12. Trontza
- 13. Zaku eramatea
- 14. Orga joko
- 15. Ingude altxatzea
- 16-17. Txinga-Ontzi eramatea:
- 16. Txinga eramatea.
- 17. Ontzi eramatea
- 18. Harri zulaketa
Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak:
- Ahari jokoa
- Artzain-txakur lehiaketak
- Bola jokoa
- Estropadak
- Palanka jaurtiketa
- Toka
[aldatu] Kanpo loturak
- H18k Eusko Jaurlaritzaren Herri Kirolen web gune ofiziala
- Kirolbide, Herri kirolak
Herri kirolak | ||
---|---|---|
Aizkora proba • Sega jokoa • Harri jasotzea • Sokatira • Giza probak • Zaldi probak • Idi probak • Asto probak • Lasto altxatzea • Lasto botatzea Ahari jokoa • Artzain-txakur lehiaketak • Bola jokoa • Estropadak • Palanka jaurtiketa • Toka |