Irrati
Wikipedia(e)tik
Irratia Uhin elektromagnetikoen modulazioaren bitartez seinaleak igortzeko aukera ematen duen teknologia da. Uhin horiek airearen zein hutsik dagoen espazioaren bidez heda daitezke garraiobiderik gabe.
Guglielmo Marconi jotzen da irratiaren asmatzailetzat. Hala ere, James Clark Maxwell eta Heinrich Rudolf Hertz izan ziren oinarriak ipini zituztenak elektromagnetismoa zelan zen erakutsiz, irratibidea sortu aurrez.
Eduki-taula |
[aldatu] Kronologia
- 1820. urteko uztailaren 2an lortu zuen Guglielmo Marconi italoirlandesak irratiaren patentea.
- 1922ko azaroaren 14an "BBC"k lehenengo irrati emisioak egin zituen Londonetik.
- 1937ko urtarrilaren 19an "RNE" sortu zuten Salamancan.
- 1946ko abenduaren 21ean "Radio Euskadi" hasi ziren emititzen Mugerretik (Lapurdi).
- 1974an "Radio France" sortu zuten.
- 1982ko azaroaren 23an "Euskadi Irratia" hasi zen emititzen.
[aldatu] Irrati-kateak
[aldatu] Euskarazkoak
Sakontzeko, irakurri: Euskarazko irrati kateak
Euskarazko kateen artean, "Euskadi Irratia" hedatuena da Hego Euskal Herrian, "Gure Irratia" Ipar Euskal Herrian den heinean.
Kate espezializatu bakarra "Euskadi Gaztea" da, musika arlokoa.
[aldatu] Erdarazkoak
Gaztelerazkoen artean, "RNE", "SER" eta "COPE" entzunenen eta beteranoenen artean ditugu.
Frantsesezko aipagarriak ditugu, bestela, "Radio France" eta bere taldekoa den "France Bleu" ("France Bleu Pays Basque" Ipar Euskal Herrian), besteak beste.
Azkenik, ingelesezko "BBC"koak nabarmentzekoak dira.
[aldatu] Irrati-esatariak
Euskal Herriko esatari erdaldun ezagunen artean ditugu Iñaki Gabilondo eta Mariano Ferrer, beste batzuen artean. Euskarazko nabarmenak ditugu, bestela, Arantxa Iturbe, Jaime Otamendi eta Joseina Etxeberria.