Joko
Wikipedia(e)tik
Jokoa aisialdirako jarduera da, banakakoa edo, sarriago, bi lagunen edo gehiagoren artekoa, helburu jakin bat lortzea duena, horretarako erregela edo arau ezagunak bete behar direlarik.
Sailkapen asko era daitezke. Haatik, joko mota gehienak bi nagusitan bana daitezke:
- Alde batetik, gatazka-jokoak daude, non jokalariek helburu kontrajarriak dituzten.
- Bestalde, joko kooperatiboak daude, non helburua amankomuna den.