Katalan Herriak
Wikipedia(e)tik
Katalan Herriak Països Catalans |
|||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
|
|||
Hiri nagusiak | Bartzelona, Valentzia, Palma, Perpinya | ||
Eremua | 70.520 km² | ||
Biztanleria | 13.534.721 ([[]]) | ||
Dentsitatea | 191,9 biztanle/km² | ||
Dirua | euroa | ||
Herritarra | katalan | ||
Hizkuntza(k) | katalana, aranera, gaztelania, frantsesa | ||
Katalan Herriak (katalanez Països Catalans) katalana mintzatzen den lurraldeari ematen zaion izena da. Orokorrean, Katalan Herriak Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dira, Pirinioak eta Segura ibaiaren artean, Balear Uharteak ere batasun honetan sartuz. Zenbaitzuk Sardiniako Alguer (Alghero) hiria ere sartzen dute Katalan Herrien barne.
Hedadura 69.823 kilometro karratuetakoa da eta 12,9 milioi biztanle ditu (2004ean).
Katalan Herriak terminoa katalan nazionalista askok erabiltzen dute maiz.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugak
- Iparraldean Okzitania.
- Hegoaldean Murtzia.
- Ekialdean Mediterranear itsasoa.
- Mendebaldean Aragoi eta Gaztela-Mantxa.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Tradizionalki eta administratiboki, Katalan Herriak ondoko lurraldeok osatzen dituzte, guztiak Espainiako administraziopean Ipar Katalunia (Frantzia), Andorrako Printzerria (Principat d'Andorra) eta Alguer (Italia) izan ezik:
- Katalunia (Catalunya), askotan Printzerria (Principat) deritzona. Pirinioetako Tratatuaren (1659) eraginez iparraldea (Ipar Katalunia) Frantziako estatuaren parte da. Hiriburua Bartzelona da.
- Balear Uharteak (Illes Balears). Hiriburua Mallorcako Palma (Mallorca) da.
- Sartaldeko Zerrenda Aragoien (Franja de Ponent edo aragoieraz Francha de Lebán). Hiriburua Fraga da.
Hizkuntzan oinarrituriko ikuspuntu batetik, Katalan Herrien barruan ondorengo lurraldeak ere sartzen dira:
- Sardiniako Alguer hiria, non katalanaren aldaera bat (algerera, alguerès) mintzatzen baita.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Katalunierazko literatura
Katalunierazko idazleen artean, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.
[aldatu] Musika
Sakontzeko, irakurri: Katalunierazko musika
Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.
Inadaptats, Obrint Pas, Opció k-95, Els Pets, Sopa de Cabra eta La Gossa Sorda dira talde ezagunetako batzuk.
[aldatu] Antzerkia
[aldatu] Kanpo loturak
Katalan Herriak | ||
---|---|---|
Katalunia (eta Ipar Katalunia) • Valentziako Erkidegoa • Balear Uharteak • Andorra • Sartaldeko Zerrenda • Alguer • El Carxe |