Lasa
Wikipedia(e)tik
Lasa |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea | |||
|
|||
Izen ofiziala | Lasse | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Baigorri |
||
Posta-kodea | 64220 64322 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
176 – 1.247 m 14,79 km² 261 (1999) 16,65 bizt/km² |
||
Herritarra | Lasar | ||
Alkatea | Jean Aldakurru (2001-2008) | ||
Lasa Nafarroa Behereko udalerria da eta Baigorri-Ortzaize eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Arnegi erreka udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar diren Pagolako erreka, Landarreta erreka eta Ontzoroneko errekarekin batera. Adartza (1250 m) eta Munhoa (1021 m) mendiak igotzeko ohiko abiapuntua da herria.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Azkarate iparraldean
- Uharte Garazi ekialdean
- Anhauze mendebaldean
- Arnegi hego-ekialdean
- Banka hego-mendebaldean
Udalerria Nafarroa Garaiarekin da mugakidea hegoaldean.
[aldatu] Historia
Lasako parrokia 1266. urtean da aipatua. 1333. urtean ere Mokosailen (frantsesezko "bon-conseil" hitzen euskarazko adaptazioa) aipamena agertzen da Orreagako enkomienda modura, zeinetan Donejakue Bidea egiten zuten erromesei ematen zitzaien ostatua.
[aldatu] Ekonomia
Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da, laborantza delarik udalerriko ekonomiaren oinarria.
[aldatu] Biztanleriaren eboluzioa
1901 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
---|---|---|---|---|---|---|
560 | 377 | 361 | 317 | 296 | 286 | 261 |
[aldatu] Ikustekoak
- Etxartea baserria XVII. mendekoa da
- Harginaenea baserria XVII. mendearen bukaerakoa da
- Laskorria baserria XVIII. mendekoa da Meriategia baserriaren moduan
- San Martin eliza XIX. mendekoa da
Lasako pilotalekua |
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |