Mantxako kanala
Wikipedia(e)tik
Mantxako kanala edo Mantxako itsasoa (frantsesez La Manche, "Mahuka", ingelesez English Channel) Britainiar Uharteen eta Europako kontinentea bereizi dituen Ozeano Atlantikoko itsasoa da.
560 kilometro inguru luze da. Gunerik zabalena 240 kilometrokoa da, eta estuena Dover eta Cap Gris Nez arteko tartea, 34 km. Bataz besteko sakonera 120 metrokoa da. Eremua 75.000 km² da.
[aldatu] Uharteak
Mendebaldeko muturrean Anglo-normandar uharteak izenekoak daude, Erresuma Batuko menpean baina Normandiatik hurbil daudenak.