Max Weber
Wikipedia(e)tik
Maximilian Weber (Erfurt, Alemania, 1864ko apirilaren 21a - Munich, 1920ko ekainaren 14a) soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailetzat hartzen dena.
Bere obrarik ezagunena Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua da, non protestantismoak ekimen indibidualaren eta, ondorioz, kapitalismoaren garapenean funtsezko papera jokatu zuela defendatzen baitzuen.
Soziologiarentzat beste funtsezko obra bat Zientzia lanbide bezala. Politika lanbide bezala da. Bertan arrazionalitate karismatikoen garrantzia azpimarratu zuen, eta estatua biolentziaren monopolioa duen erakunde gisa definitu.