Morfologia
Wikipedia(e)tik
Morfologia (Grezieraz: morphé (forma) eta logos(tratatua)) gramatikaren zati bat da. Hitzak ikasten ditu ikuspuntu formaletik, beren harremana esanahiarekin, eta hitz berrien edota hitz formen formatze prozesuak.
Gramatika tradizionalean, morfologiari analogia deitzen zitzaion. Morfologia hitza, lehen biologiaren arloan aplikatuta, XIX. mendean erabiltzen hasi zen.
Morfologiak hitzen prozesu flexionalak ikertzen ditu, hau da, bariazio nominalak(genero eta zenbakia,...) eta aditz paradigmaren bariazioak(pertsona, denbora,...), morfologia flexiboa bezala ezagutzen da.
Deribazioa eta konposizioa ere aztertu beharko du (morfologia deribatiboa). Beste aldetik, hitzei karakterizazio funtzionala ematen die. Azken gai honetan, morfologia eta sintaxia hurbil egon daitezke. Ikasketa hauen arteko mugak ez daude argi, morfologiak sintaxiaren zati batzuk dituelako eta aldrebes ere bai, adibidez: "Larrosa gorria da eta kotxeak gorriak dira", hortik morfosintaxia sortu da.
2 enfoke eman ditzakegu: unitatea eta prozesua, non harremana duten unitateak besteetatik deribatzen dutela (ogiak-ogi) eta unitatea eta disposizioa, propietate distributzionalen ikerketan oinarrituta.
Apartadu honetan beharrezkoa da azaltzea zer den morfosintaxia, zeren liburu eta hiztegi guztietan agertzen zaigu, eta, nahiz eta wiki honetan ez agertu, berehala azalduko dugu: