ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Neil Armstrong - Wikipedia, entziklopedia askea.

Neil Armstrong

Wikipedia(e)tik

Neil Armstrong
Neil Armstrong

Neil Alden Armstrong (Wapakoneta, Ohio, AEB, 1930eko abuztuaren 5a - ) NASAko astronauta izan zen, eta Apollo XI izeneko misio ospetsuan Ilargia zapaldu zuen lehenengo gizakia.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

[aldatu] Lehen urteak

Stephen eta Viola Armstrongen semea, haurtzaroan hainbat komunitatetan bizi izan zen, izan ere, bere aita Ohio estatuko Bobsville hiriko auditorea zen; honela, Armstrong gaztea hainbat hiritan hazi zen: Warren, Jefferson, Ravenna, St. Marys eta Upper Sandusky. Azkenik, bere familiak Wapakonetan behin betiko bizitzea erabaki zuen.

Hegan egiteko interesa bi urte besterik ez zuela piztu zitzaion Armstrongi, aitak Ohioko Nazio Aire-lasterketetara eraman zuenean. Bere interesa sei urte zituela areagotu zen, aireplano batean bere lehenengo buelta egin zuenean; berau hiru motoreko Ford bat zen, edo, era informalean deitzen zioten bezala, “Latorrizko Antzara”. Harrezkero, hegazkinek liluratu egin zuten.

Hamabost urte zituelarik, Armstrong Wapakoneta hiriaren iparraldeko aireportu batean hegan egiteko ikastaro bat egiten hasi zen, diru pixka bat irabazteko eta eskolak ordaintzeko herrian zein aireportuan bertan lan batzuk eginez. Hamasei urterako, gidatzeko azterketa gainditu baino lehen, pilotu-ikasle baimena zuen jada, eta lizentzia 1947an jaso zuen, Wapakonetan, Blume Bigarren Hezkuntzan graduatu aurretik.

Bigarren Hezkuntzan graduatu bezain laster, Amstrongek Estatu Batuetako Itsas Armadaren beka bat jaso zuen. Horren ondoren, Purdue Unibertsitatean izena eman zuen eta Ingeniaritza aeronautikoa ikasteari ekin zion. 1949an Itsas Armadak bere betebeharretara deitu zion eta bertan hegazkin-pilotu egin zen, 1950ean Koreara bidali zutelarik. Bertan 78 gudu-misiotan hegan egin zuen USS Essex hegazkin-ontzitik abiatuta.

[aldatu] NASAn

Itsas Armadan behar adinako esperientzia bildutakoan, 1952an Armstrong Nazio Aholku Batzordean (NACA) sartu zen. Bere lehen eginkizuna Lewis Ikerkuntza Zentroan burutu zuen, Clevelandetik gertu, Ohion. Hurrengo 17 urteetan ingeniaria, proba-pilotua, astronauta eta NACAko zein honen oinordeko izan zen Aeronautikarako eta Espaziorako Nazio Administrazioa (NASA) izeneko agentzian administratzaile jardun zuen.

1950eko hamarkadaren erdialdean, Armstrong NASAren Kaliforniako Lawards Hegaldi Zentrora abiatu, eta bertan abiada handiko aireontzi askotan ikerketa-pilotu aritu zen. Hemen X-15 ezaguna frogatu zuen, 6.300 km/h abiadura iristen zuen tramankulua. Armstrongek berrehunetik gora hegazkin mota ezberdinetan hegan egin zuen, horien artean, erreakzio-hegazkinak, koheteak, helikopteroak eta planeagailuak. Bitartean, graduazio ikasketak lortu nahi zituela eta, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko Espazio-ingeniaritzaren Zientzietako master bat jaso zuen.

Armstrongek 1962an lortu zuen astronauta izateko bere plaza, NASAko bigarren mailan aukeratua izateko bederatzietatik bat. Beraz, Texaseko El Lago hirira aldatu zen, Houstoneko Espazio-hegaldietarako Zentrotik gertu, astronauta-entrenamenduari ekiteko asmotan. Bertan, lau urtean zehar entrenamendu saio gogorretan aritu behar izan zuen, izan ere, Apollo programak, hamarkada bukatzerako, lehenengo gizakia Ilargira eramateko helburuari tinko eusten zion.

Armastrong Ilargian
Armastrong Ilargian

[aldatu] Espazio bidaiak

1966ko martxoaren 16an beren lehenengo espazio-misioan Gemini VIII.ean hegan egin zuen komandante gisa, Davis Scottekin. Misio honetan, Armstrongek Gemini VIII.a gidatu zuen, eta lehendik orbitan zegoen Agena-rekin arrakasta osoz akoplatu zuen. Bat egitea perfektua izan bazen ere, bi espazio-ontziak zabuka mugitzen eta azkar jiratzen hasi ziren. Armstrongek Gemini banandu eta, bere ontziaren kontrola egonkortzeko atzerako koheteak erabili ahal izan bazituen ere, astronautek larrialdi lurreratze bat egin behar izan zuten Ozeano Barean.

Armstrong Apollo XI.ean, Ilargira pilotu batekin egindako lehenengo misioan, komandante joan zen eta ilargiratu eta oina haren azalaren gainean jarri zuen lehenengo pertsona izatearen ohorea irabazi zuen. 1969ko uztailaren 16an, Armstrongek, Michael Collinsek eta E. “Buzz” Aldrinek Ilargiko bidaia hasi zuten. Collins komando-moduluko pilotua izan zen. Aldrin, sistemetan aditua, ilargi-moduluko pilotua izan zen, eta Ilargian oinez ibili zen bigarren pertsona. Apollo XI.eko komandante bezala, Armstrongek ilargi-modulua pilotatu zuen Ilargiaren azalean segurtasun osoz lur hartu zuelarik. 1969ko uztailaren 20an, 22:56:20an, Estatu Batuetako ekialdeko orduan, (uztailaren 21eko 3:56:20 UTC), Neil Armstrongek Ilargia zapaldu eta bere esaldi ospetsua esan zuen: “Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat”. Aldrinek eta Armstrongek ia bi ordu eta erdi inguru pasa zituzten Ilargian ibiltzen, laginak biltzen, esperimentuak egiten eta argazkiak ateratzen. 1969ko uztailaren 24an, hiru gizonak Ozeano Barean itsasoratu ziren eta USS Hornet hegazkin-ontziak hartu zituen.

[aldatu] Itzulera

Lurrera itzuli bezain laster hiru astronautek omenaldi bat jaso zuten New Yorkeko kaleetan barrena beren ohorez egin zuten desfile baten bitartez. Armstrongek Askatasunaren domina jaso zuen, Estatu Batuetako zibil bati eskaintzen zaion saririk garrantzitsuena. Beste sari batzuen artean ondoko dominak ere jaso zituen: NASAren Aldeko Zerbitzuarena, NASAren Aldeko Ez-ohiko Zerbitzuarena, beste zenbait herrialdetako 17, eta Espaziorako Kongresuaren ohorezko domina.

1970eko hamarkadaren hasieran, Armstrong NASAren Bulego Nagusietako Aeronautikarako dibisioaren administratzaile-orde lagun izendatu zuten Washington Hirian. Postu honetan NASAko ikerketaren eta teknologia orokorraren administrazioa eta koordinazioa bere ardurapean izan zuen, aeronautikari dagokionez.

[aldatu] NASAtik at

1971n, NASAtik alde egin eta gero, Cincinnatiko Unibertsitatean Ingeniaritza Aeroespazialeko irakasle hasi zen, 1979ra arte. 1982tik 1992ra Armstrong Virginia estatuko Charlottesville hiriko Computing Technologies for Aviation, Inc. konpainian presidente izan zen. Zeregin hauen ondoren, Armstrong AIL Systems, Inc. konpainiako zuzendaritza batzordeko presidente izan zen. Enpresa hau Deer Park-en zegoen, New Yorken, eta sistema elektronikoak ekoizten zituen.

Neil Armstrong Apollo XI.eko eskifaiako kiderik iheskorrena izan da, izan ere, Ilargiko bidaiaren urteurren-ospakizunen bat dagoenean baino ez da jendaurrean agertzen. Gaur egun Ohio estatuko Lebanon duen etxaldean bizi da.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Neil Armstrong
Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com