Pipin Laburra
Wikipedia(e)tik
Pipin edo Pepin Laburra (Jupille, 715 - Saint-Denis, 768), frankoen errege karolingiarra (751 - 768), Karlos Martelen semea. Neustria, Borgoina eta Proventzako (714) duke izan zen eta bere anaia Karlomagnok agintea utzi zuenean (747), Austrasia ere jaso zuen.
Akitaniar, aleman, bavariar eta saxoiarren aurka borrokatu zen. Septimania eta alemanak menderatu zituen (744 eta 746). Zakarias aita santuaren adostasunaz frankoen errege izendatu zuten (751). Txilderiko III.a agintetik bota zuen eta lonbardiarrak Esteban II.a aita santuari Ravennako exarkerria ematera behartu zituen (756). Etengabe eraso zuen Waifre buruzagia. Akitania beretu zuen eta hil zenean erresuma bere bi semeen artean, Karlomagno eta Karloman, banatu zen.