Shimon Peres
Wikipedia(e)tik
Shimon Peres | |
Kargua: | Israeleko lehen ministroa |
Agintaldiaren iraupena: | 1984 - 1986 1995 - 1996 |
Aurrekoa: | Yitzhak Shamir Yitzhak Rabin |
Hurrengoa: | Yitzhak Shamir Benjamin Netanyahu |
Jaiotze eguna: | 1923ko abuztuaren 3a |
Jaiotze tokia | Wieniawa, Polonia, (egungo Vishniova, Bielorrusia) |
Heriotza eguna: | |
Heriotza tokia | |
Lanbidea: | |
Alderdi politikoa: | Israelgo Alderdi Laborista Kadima |
Shimon Peres (hebreeraz שִׁמְעוֹן פֶּרֶס; jaiotzez Shimon Perske) Israelgo politikaria da, Lehen Ministro ohia. 2007an Moshe Katsaven lekua hartuz Israelgo presidente izendatu zuten.
Polonian jaio arren, sendia 1934an migratu zen Isrelera. Politikan, Alderdi Laboristan aritu da 1950eko hamarkadatik, harik eta, 2005eko abenduan, Kadima alderdi berriaren alde jo arte. Egungo Knesseterako Kadimaren zerrendan aurkeztuta, Lehen Ministrordea da.
Zortzigarren Lehen Ministroa izan zen 1984-1986 nahiz 1995-1996 urteetan. Hala ere, inoiz ez du hauteskunderik irabazi. 1994an, Nobel Saria jaso zuen Yitzhak Rabin eta Yasser Arafatekin batera, Oslo Hitzarmenan amaitu ziren bakegintzaren aldeko ahaleginengatik.