Urdaibai
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau eskualdeari buruzkoa da, arraun elkarteari buruzko artikulua ikusteko: Urdaibai Arraun
Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko basa- ingurune garrantzitsuena da, Busturialdeako eskualdean dagoena. Itsas gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.
Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Hareatzok oso zabalak dira marea behera dagoenean eta ia ezkutatzen dira marea gora dagoenean. Hala ere, aspaldi honetan Laidako haremunak berreskuratzeko lana egin da eta horrek itsasgora dagoenean ere hondartza zati batek irautea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko basaingurunean
Irlei dagokionez Sukarrietan dauden Txatxarramendi eta Sandinderi uharteak padura barruan daude eta Izaro, ostera, itsasoan bertan.
Laidako hondartzak padura osoa babesten du olatuen eraginetik eta hori dela-eta zingiratsua da barnealdea. Kanpoaldera, ordea, uhin handiak heltzen dira eta Mundakako Laidatxu hondartzan dabiltzan olatuak mundu osoan dira ezagunak.
Biosferaren erreserba izendatua dago.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |