Uztaro
Wikipedia(e)tik
Uztaro giza eta gizarte zientzien euskarazko aldizkari akademikoa da. 1990an sortu zen eta ondoko jakintza-arloetako lanak argitaratzen ditu: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, hizkuntzalaritza, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortutako aldizkari akadamikoetako bat da.