Voivodia
Wikipedia(e)tik
Voivodia bat edo Voivodina, vojvodina, vojvodstvo, vojvodovina, vajdaság, vaivadija moduan ere ezagutua Errumania, Hungaria, Polonia, Lituania, Letonia, Errusia eta Serbian Erdi Arotik aurrera egindako zatiketa administratiboen izena da.
Voivodia bakoitzean voivod batek agintzen zuen, hau hasieran komandante militar bat zelarik. Dukatu, probintzia, palatinatu edo zatiketa administratibo moduan itzul daiteke.
Gaur egun Polonian erabiltzen den izena da bere 16 voivodiak izendatzeko eta Serbiako Vojvodina probintzia autonomoak ere izena gorde du.