Abodiko mendilerroa
Wikipedia(e)tik
Abodiko mendilerroa Nafarroako ipar-ekialdean dago, Mendebaldeko Pirinioen aurrean, Iratiko ingurunea, Aezkoa eta Zaraitzuko ibarra banatuz. Mendebaldeko muturrean Taplako gaina eta ekialdekoan Ollokiako lepoa ditu.
Irati ibaia bere beheko aldean sortzen da.
[aldatu] Tontorrak
Gora-beherik gabeko mendilerro laua da, 10 tontor 1.100-1.550 metro ingurutan kokatuta dituena:
- Abodi (1.533 m).
- Abodi Mendebaldea (1.496 m).
- Idorrokia (1.492 m).
- Arrizabala (1.481 m).
- Goñiburu (1.464 m).
- Gaztanbidea (1.460 m).
- Bizkarraundi (1.426 m).
- Auztarri (1.412 m).
- Ugaibel (1.243 m).
- Harri Eder Gaina (1.175 m).