Zaraitzu
Wikipedia(e)tik
Zaraitzuko ibarra edo ibaxa Zangozako merindadean dago, Nafarroako ipar-ekialdean. Mendebaldeko Piriniotako eskualdea da.
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Atharratzeko Kantonamendua (Zuberoa), hegoaldean Nabaskoze udalerria, mendebaldean Aezkoa eta ekialdean Erronkariko ibarra.
Otsagabia eskualdeko herririk handiena eta Itzaltzu txikiena dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
- Otsagabia (648 biztanle)*.
- Ezkaroze (352)*.
- Jaurrieta (222)*.
- Galoze (118)**.
- Espartza-Zaraitzu (98)*.
- Sartze (81)**.
- Gorza (65)**.
- Orontze (56)*.
- Itzaltzu (47)*.
[aldatu] Inguru naturala
[aldatu] Ibaiak
Zaraitzu ibaia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du ibarra, bertako ardatza izanda, eta izena ematen dio eskualdeari.
[aldatu] Mendiak
Abodiko mendilerroak banatzen du ibarra Aezkoarekin mendebaldean eta Iratiko oihanarekin iparraldean.
Orhi mendiak (2.107 m), mendebaldeko Pirinioko lehen gailurra 2.000 metro baino altuagoa dena, bereizten ditu eskualdea eta Larraine aldea (Zuberoa).
[aldatu] Zaraitzuera
Bertako euskalkia, zaraitzuera edo "Zaraitzuko uskara", bertakoek oraindik erabiltzen zuten XX. mendearen bukaeran.
[aldatu] Festak
- Irailaren 8an, Otsagabiako Jaiak.
- Irailaren 17an, Muskildako Andre Maria.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Gabriel Urralburu (1950-), Nafarroako Lehendakari ohia (1984-1991).
- Miguel De Andres (1957-), Athleticeko futbolaria izandakoa.
- Cesar Krutxaga (1974-), Osasunako kapitaina.
[aldatu] Kanpo loturak
Zaraitzu | ||
---|---|---|
Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta |