Anna Eleanor Roosevelt
Wikipedia(e)tik
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Anna Eleanor Roosevelt (1884ko urriaren 11- 1962ko azaroaren 7a). Franklin Delano Roosevelt Estatu Batuetako presidentearen emazte, diplomatiko eta giza eskubideen aldeko aktibista izan zen. 1929ko krisialdiaren ondoren, Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen New Deal deritzona bultzatuz eta Bigarren Mundu Gerra tropa estatubatuarrak bisitatu zituen. Feminista izan zen eta Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua bultzatu zuen.
Hainbat erakunderen sorreran parte hartu zuen, hala nola, Nazio Batuak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala idatzi eta onartu zuen batzordearen buru izan zen.
Elliot eta Anna Hall Roosevelten alaba zaharrena eta Theodore Roosevelten biloba kutuna zen. 1905ean Franklin Delano Roosevelt urruneko lehengusuarekin ezkondu zen.
1939an Marian Anderson abeslari beltzarentzat kantaldi bat antolatu zuen Lincoln Memorial-ean, Constitution Hall-ean kantatzea eragotzi ziotenean. 70000 ikusle izan zituen eta herrialde guztiko irratietan eman zen. Bestalde, bere senarrak sinatutako 9066 arauaren aurkako jarrera izan zuen, honek 110000 japoniar eta hauen ondorengo atxilotzea baitzekarren.
Bere herrialdeko politikan parte hartu zuen 1962an zendu arte.
![]() |
Amerikako Estatu Batuetako lehen damak | ![]() |
---|---|---|
Martha Washington • Abigail Adams • Martha Jefferson Randolph • Dolley Madison • Elizabeth Monroe • Louisa Adams • Emily Jackson • Sarah Jackson • Angelica Van Buren • Anna Harrison • Jane Harrison • Letitia Tyler • Priscilla Tyler • Julia Tyler • Sarah Polk • Margaret Taylor • Abigail Fillmore • Jane Pierce • Harriet Lane • Mary Lincoln • Eliza Johnson • Julia Grant • Lucy Hayes • Lucretia Garfield • Mary McElroy • Rose Cleveland • Frances Cleveland • Caroline Harrison • Frances Cleveland • Ida McKinley • Edith Roosevelt • Helen Taft • Ellen Wilson • Edith Wilson • Florence Harding • Grace Coolidge • Lou Hoover • Eleanor Roosevelt • Bess Truman • Mamie Eisenhower • Jacqueline Kennedy • Lady Bird Johnson • Pat Nixon • Betty Ford • Rosalynn Carter • Nancy Reagan • Barbara Bush • Hillary Clinton • Laura Bush |