Askatasuna (alderdia)
Wikipedia(e)tik
1998ko abuztuaren 31n Barne Ministraritzako alderdi politikoen erroldan sartu zen Bilbon egoitza zeukan Askatasuna alderdia.
Hilabete lehenego espetxeratu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionala, eta ezker abertzalea balizko ilegalizazioaren beldur zen, alderdi berri hau sortzera bultzatu zituena.
Dena den, gutxi geroago, ETAk sueten iraunkorra adierazi zuen, ilegalizazio arriskua urrunduz; hauteskundeetan ezker abertzalea Euskal Herritarrok zerrendarekin aurkeztu zen, eta Askatasuna izena erabili ere ez zen egin.
Hiru urte geroago, 2001eko maiatzean, testuingurua oso ezberdina zen, suetena hautsita. Oraingoan, Askatasuna aurkeztu zen, Euskal Herritarrok ere aurkeztu arren. Dena den, ez zuten kanpainiarik egin, eta bozka portzentaia sinbolikoa izan zen. Hilabete beranduago EH eta HB alderdi berri baten bersortu ziren: Batasuna, 2003ko martxoan Auzitegi Gorenak legez kanpo utziko zuena, Alderdien Legearen ondorioz.
Hala ere, Askatasunak alderdi legala izaten jarraitzen du eta hala agertzen da alderdien errejistroan, 2001etik iharduerarik izan ez badu ere. Honek analista batzuk bultzatu zituen Askatasuna Batasunak uneren batean erabltzeko daukan "hauteskunde marka" dela esatera.