Barruko Hebridak
Wikipedia(e)tik
Barruko Hebridak izeneko uharteak edo Inner Hebrides Eskoziako ipar-mendebaldean daude, Ipar Atlantiar Ozeanoan.
Portree/Port Rìgh hiri nagusia da (2.491 biztanle 2001ean), Skye uhartean.
Hebrida uharteak osatzen dituzte Kanpokoekin batera.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1098an Eskoziako Edgar erregeak Norvegiako Magnus III.ari uharteak eskuratu zizkion.
- 1918an sortu zuten gaur egungo administrazio sistema uharteetarako.
[aldatu] Uharteak
[aldatu] Iparraldekoak
Highlandeko eskualdearen barruan daude administratiboki sartuta gaur egun:
- Skye uhartea: Uhartedi osoko handiena da (1.666 km2 eta 9.232 biztanle 2001ean).
- Uharte txikiak: Canna, Rùm, Eigg eta Muck.
- Uharte txikiagoak: Ascrib, Crowlin, Isay, Longay, Ornsay, Raasay, Pabay, Scalpay, Soay, South Rona eta Wiay.
[aldatu] Hegoaldekoak
Argyll eta Bute eskualdeari lotuta daude:
- Mull/Muile: 1.841 biztanle. Skye-ren ondoren, Barruko Hebridetako bigarren uharterik handiena da (899 km2).
- Islay/Ìle (614 km2).
- Jura/Diùra (370 km2).
- Slate uharteak: Seil, Easdale, Luing, Shuna, Torsay eta Belnahua.
- Treshnish uharteak: Cairn na Burgh Beag, Cairn na Burgh More, Fladda, Sgeir an Eirionnaich, Sgeir a' Chaisteil, Lunga, Bac Mór eta Bac Beag.
- Uharte txikiagoak: Guztien artean, Tiree aipatzekoa da gaelikodun kopuruagatik.
[aldatu] Gàidhealtachd
Gaelikodun gehienak Skye (Kilmuir herrian %50) uharte handian eta Tiree uharte txikian bizi dira.