Eskozia
Wikipedia(e)tik
Eskozia |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: Nemo me impune lacessit ( Inork ez nau haserretuko ) | |||
Ereserkia: | |||
Herrialdea | - Erresuma Batua | ||
Hiriburua | Edinburgo | ||
Azalera | 78.772 km² | ||
Biztanleria | 5.062.011 (2005) | ||
Dentsitatea | 64 bizt / km² | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | ingelesa,eskoziera, gaelera | ||
Herritarra | eskoziar | ||
Bateratzea | 843 | ||
www. |
Eskozia (ingelesez eta Scots-ez Scotland gaelikoz Alba) Erresuma Batua sortzen duten lau herrialdeetako bat da. Hiriburua Edinburgh da.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorri etimologikoa
Erromatarren garaian Scots-ak gaur egungo Eskozia inbaditu ohi zuen Irlandako tribu baten izena zen. Eskozia izena, hortaz, Scottia termino latindarretik dator, scots-en lurraldea esan nahi duena. Gaeliko eskoziarrez Alba deritzote lurraldeari.
[aldatu] Datu geografiko eta demografikoak
Eskoziak 81.610 km²-ko hedadura du. Iparraldetik hegoaldera 441 km.ko luzera du eta ekialdeko kostatik mendebaldekora 39 eta 248 km. arteko zabalera du. Bi zonalde geografikotan banaturik dago: Highlands-ak eta Lowlands-ak. Honekin batera, Shetland, Orkney eta Hebrida uharteak ere Eskoziaren parte dira.
Eskoziak egun 5 milioi baino gehiagoko biztanleria du, 66 lagun/km²-ko bataz besteko dentsitatearekin.
[aldatu] Hizkuntzak
Erresuma Batuko legeen arabera hizkuntza ofizialik ez badago ere, hiru hizkuntzek (ingelesa, Scotsa eta gaeliko eskoziarra) onarpen ofiziala dute.
[aldatu] Ingelesa
Ia Eskoziako biztanleria osoa ingelesez mintzatzen da, nahiz eta eguneroko erabileran eskoziarren parte handi batek dialekto eskoziarrak erabiltzen dituen.
[aldatu] Eskoziera
Dialekto hauetako bat Scots-a da, batzuen ustez ingelesetik bereizten den hizkuntza bat dena. Eskoziako Erregistro Orokorraren Bulegoaren (General Register Office for Scotland) arabera, biztanleriaren %30ak Scots-a mintzatzen du.
[aldatu] Gaelikoa
Gaelikoa, bere aldetik, 60.000 bat lagunek hitz egiten du (%1.2), herrialdearen ipar mendebaldean batez ere. Hiztun hauek gaur egun bizi diren eta historikoki bizi izan diren lurraldeak Gaidhealtachd izena dauka.
Galera prozesua etengabekoa da. 1891n 250.000 hiztun inguru zueden, biztanle guztien %7a.
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Eskualdeak
1996. urtetik 32 eskualdetan banaturik dago:
- Inverclyde
- Renfrewshire
- West Dunbartonshire
- East Dunbartonshire
- Glasgow
- East Renfrewshire
- North Lanarkshire
- Falkirk
- West Lothian
- Edinburgh
- Midlothian
- East Lothian
- Clackmannanshire
- Fife
- Dundee
- Angus
- Aberdeenshire
- Aberdeen
- Moray
- Highland
- Mendebaldeko uharteak edo Kanpoko Hebridak (Na h-Eileanan Siar).
- Argyll eta Bute
- Perth eta Kinross
- Stirling
- North Ayrshire
- East Ayrshire
- South Ayrshire
- Dumfries eta Galloway
- South Lanarkshire
- Scottish Borders
- Shetland uharteak.
- Orkney uharteak.
[aldatu] Eskualde historikoak
Historikoki, baina, Eskozia 33 eskualdetan banaturik zegoen: Aberdeenshire, Angus, Argyllshire, Ayrshire, Banffshire, Berwick, Buteshire, Caithness, Clackmannanshire, Dumbartonshire, Dumfriesshire, East Lothian, Fife, Inverness-shire, Kincardineshire, Kinross-shire, Kirkcudbrightshire, Lanarkshire, Midlothian, Morayshire, Nairnshire, Orkney, Peeblesshire, Perthshire, Renfrewshire, Ross and Cromarty, Roxburghshire, Selkirkshire, Shetland, Stirlingshire, Sutherlandshire, West Lothian eta Wigtownshire.
[aldatu] Hiriak
Sei hiri nagusiak ondoko hauek dira, ingeles eta gaelikozko izenekin, biztanleria handienekotik txikienekora sailkatuta:
- Glasgow/Glaschu: 585.090 biztanleak (2004).
- Edinburgh/Dùn Èideann (hiriburua): 453.000 biz.
- Aberdeen/Obar Dheathain: 212.125 biz.
- Dundee/Dùn Dèagh: 143.090 biz.
- Inverness/Inbhir Nis: 44.610 biz.
- Stirling/Sruighlea: 41.243 biz.
[aldatu] Ingurune naturala
[aldatu] Uharteak
Eskoziak 790 uharte baino gehiago ditu, lau talde nagusitan banatuta: Shetland, Orkney, Barruko Hebridak eta Kanpoko Hebridak.
Hauexek dira uharterik handienak:
- Lewis eta Harris(Kanpoko Hebridak): 2225.30 km².
- Skye uhartea (Barruko Hebridak): 1666.08 km².
- Shetland Mainland (Shetland): 967 km².
- Mull/Muile (Barruko Hebridak): 899.25 km².
- Islay/Ìle (Barruko Hebridak): 614.52 km².
- Orkney Mainland (Orkney): 536.10 km².
- Arran/Eilean Arainn (Firth of Clyde): 435.32 km².
- Jura/Diùra (Barruko Hebridak): 370.35 km².
- North Uist/Uibhist a Tuath (Kanpoko Hebridak): 351.49 km².
- South Uist/Uibhist a' Deas (Kanpoko Hebridak): 332.45 km².
[aldatu] Mendiak
- Ben Nevis (1.344 m.): Eskozia eta Erresuma Batu osoko mendirik altuena da.
- Ben Macdhui 1.310 m
- Braeriach 1.296 m
- Cairn Toul 1.291 m
- Sgor an Lochain Uaine 1.258 m
- Cairn Gorm 1.244 m
- Aonach Beag 1.234 m
- Càrn Mor Dearg 1.220 m
- Aonach Mòr 1.218 m
- Ben Lawers 1.214 m
[aldatu] Lakuak
- Loch Lomond 71.1 km², Erresuma Batuko lakurik handiena.
- Loch Ness 56.4 km²
- Loch Awe 38.5 km²
- Loch Maree 28.6 km²
- Loch Morar 26.7 km²
- Loch Tay 26.4 km²
- Loch Shin 22.5 km²
- Loch Shiel 19.6 km²
- Loch Rannoch 19.1 km²
- Loch Ericht 18.7 km²
[aldatu] Ibaiak
[aldatu] Historia
- 1297ko irailaren 11n eskoziarrek ingelesak garaitu zituzten Stirlingeko batailan.
- 1707ko martxoaren 26an "Batasunaren Akta" lege bihurtu zen, Ingalaterra eta Eskozia estatu bakarrean batuz.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Musika
- Folk musika: Capercaillie taldea eta Alyth Mc Cormack abeslaria.
- Rock musika: Franz Ferdinand eta Oi Polloi
[aldatu] Literatura
- Robert Louis Stevenson (1850-1894), idazlea.
- Arthur Conan Doyle (1859-1930), idazlea.
- James Matthew Barrie (1860-1937), idazlea.
[aldatu] Zinema
- Sean Connery (1930-), aktorea.
[aldatu] Zientzia
- David Livingstone (1813-1873), esploratzailea.
- Alexander Graham Bell (1847-1922), asmatzailea.
- Alexander Fleming (1881-1955), medikua.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Txantiloi:Gd Eskoziako gobernuaren webgunea