Begoña Errazti
Wikipedia(e)tik
Begoña Errazti Esnal politikari euskalduna, Barakaldon jaio zen 1957ko abuztuaren 22an, baina gaztetandik bere bizitza Iruñan egin du. 1999tik Eusko Alkartasunako lehendakaria da.
[aldatu] Ikasketak eta jarduera profesionala
Begoña Errazti geografian eta historian lizentziaduna da. Horrez gainera, enpresa kudeaketan master bat egina du.
Arga-Ibaia eskola tailerreko zuzendari izan zen, ibaien tratamenduan gazteak trebatzeko Europako Batasuneko proiektua. Hezkuntza ertainean euskara eta historiako klaseak eman zituen. Deustuko Unibertsitatean ere euskara irakasle izan zen, baita Nafarroako ikastolen elkarteko gerentea ere.
[aldatu] Jarduera politikoa
1995ean Nafarroako Parlamentura aurkeztu zen Eusko Alkartasunako zerrendetan, independiente gisa. 1995-99 eta 1999-2003 legegintzaldietan EAko talde parlamentarioaren buru izan zen.
1999ko abenduan Carlos Garaikoetxea ordezkatu zuen Eusko Alkartasunako lehendakaritzan. 2007ko hauteskundeetan ez dela aurkeztuko esan du berriki, bere lan guztia EAko zuzendaritzan oinarritzeko.