Eusko Alkartasuna
Wikipedia(e)tik
- EA orrialdeak hona dakar, esanahi ezberdinentzako ikus EA (argipena)
Eusko Alkartasuna, Carlos Garaikoetxeak 1986ko irailean eratutako alderdi politikoa, EAJren banaketa baten ondorioz. Gaur egun, aurreko partidutik ideologikoki bereiztua dago, EA sozialdemokrata, independentista, bakezale eta akonfesionala bezala definitzen bait da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1986.eko irailaren 30ean EA lehenbiziko aldiz aurkeztu zen hautagai (Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara), eta 180.000 boto baino gehiago lortu zituen hiru lurralde historikoetan.
1987. urtean egin zen alderdiaren lehen kongresua, eta bertan aukeratu zen Garaikoetxea alderdiko presidente.
EAJgandik aldentzeko arrazoiak honakoak izan ziren:
- Carlos Garaikoetxea lehendakariaren eta EAJko buru zen Xabier Arzalluzen arteko liskarrak
- Euskal Autonomia Erkidegoaren konfigurazioa:
- Legebiltzar indartsua eta probintziek botere gutxiago (EA)
- Probintzia indartsuak (EAJ)
- Ezkertiarrak (EA) / Eskuindarrak (EAJ)
Banaketa horretan organizazio lokal bakoitzak EArekin edo EAJrekin jarraitzea bozkatu behar izan zuten. Ondorioz EAJren taberna politiko (batzoki) batzuk alkartetxe bihurtu ziren.
[aldatu] Izena
Banaketaren ostean, izena aldatzeko unea iritsi zenean, Eusko-Abertzaleak izena hartu nahi zuten, baina norbaitek aurreratu eta izena erregistratu zuen. Beste izen baten bila, Eusko Elkartasuna aukeratu zuten, baina EE Euskadiko Ezkerra alderdiarentzat erabiltzen zen, beraz Elkartasuna Alkartasuna bizkaierazko izenaz aldatu zuten.
[aldatu] Europa
Europan Europako Aliantza Libreko kide da, hainbat herrialdetako alderdi nazionalistak, sozialdemokrata alternatiboak eta ekologistak elkartzen dituen alderdia.
ERCrekin koalizio batean aurkeztu da hainbatetan Europako Parlamenturako.
2005. urtean Espainian egindako Europako konstituziorako erreferendumean EAk EZezkoa bozkatzeko eskatu zuen.
[aldatu] Espainia
Espainian ERC, Chunta Aragonesista, Andecha Astur, Conceju Nacionaliegu Cantabru eta beste hainbat alderdi politikorekin lotura handia du, eta ekintza-hildo bera jarraitzen dute, eta hauekin Europako legebiltzarrerako kandidatura bateratua aurkezten dute Herrien Europaren Alde.
2004. urtean Espainiako parlamentuan eserleku bat lortu zuen, Gipuzkoatik, 80.000 mila bat boturekin.
[aldatu] Euskal Herria
1991. urtetik, EAk Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako hainbat gobernutan parte hartu du.
[aldatu] Gaur egun
Egungo alderdiburua (2004-2005) Begoña Errazti da.