Bezero (informatika)
Wikipedia(e)tik
Bezero informatika arloan, zerbitzari informatiko batek eskaintzen dituen zerbitzuak atzitzeko informatika aplikazioa da, konputagailu-sarearen bidez normalean.
Termino hau, ordenagailu terminal sinpleei izendatzeko erabiltzen zen, zeren eta ez ziren gai programak egikaritzeko, baina bai ordenagailu nagusi bati konektatu eta honen bidez lan guztiak burutzea, gero erabiltzaileri aurkeztuz. Ordenagailu nagusi bat baino kostu gutxiago zutelako erabiltzen ziren.
Baina egun (2007), beste programa bati (zerbitzari izenekoa) konektatzea behar dutenei deritze.
Jadanik ez dira arrazoi ekonomikoengatik erabiltzen antolaketa, funtzionaltasun eta kanpoko datuak atzitzeko ezaugarriengatik baizik. Hauen adibideak: web nabigatzaileak, burtsako informazioa, txat (IRC), bittorrent, fitxategi zerbitzariak, inprimagailu zerbitzariak eta abar.
[aldatu] Ikus, Gainera
- Bezero-zerbitzari
- Posta zerbitzari
- Datu-base zerbitzari
- FTP zerbitzari
- Web zerbitzari
- Aplikazio zerbitzari
- Parez pareko sareak (P2P)