Biarrizko aireportua
Wikipedia(e)tik
Biarrizko aireportua Biarritz eta Angeluko udalerrien artean kokatzen den aireportua da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
1950ko hamarkadan zehar sortu zen. Gaur egun Biarrizko aireportua Lapurdi, Gipuzkoa eta Landetako biztanleek erabiltzen dute, nazioarte mailan dituen hegaldi kopuru handiarengatik. Donostiatik nahiko hurbil kokatzen da Biarrizko aireportua eta urtero milaka dira aireportua erabiltzen duten biztanle gipuzkoarrak. Donostia eta Biarritz bitartean bada autobus zerbitzua gaur egun.
Azken hamarkadan Donostia eta Baiona bitarteko Euskal Hiriaren kontzeptua garatuz joan den heinean, asko izan dira Donostiako aireportua itxi eta eskualderako aireportu bakarra uztea eskatu dutenak. Dena den, ia ezinezkotzat jotzen da aireportu bakarra uztea, Donostiako aireportua eta Biarrizko aireportua bi lurralde ezberdinetan aurkitzen direlako, eta bi lurralde horiek aireportu biak mantendu nahi dituztelako.
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
Terminalak pista bakarra dauka, 09-27 pistak guztira 2.250 metroko luzera dauka. Terminalaren alboan, aparkaleku bat dago, lehen 30 minutuetan aparkatzea doakoa delarik. Aireportuaren IATA kodea BIQ da, eta ICAO kodea LFBZ.
[aldatu] Aireportuan dauden hegazkin konpainiak
Azken urteetan Europako aireportu askotan gertatu bezala, kostu-baxuko hegaldiek gero eta garrantzia handiagoa dute Biarritzko aireportuan. Horrela, Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak hainbat hegaldi eskaintzen ditu. Hauek dira aireportua erabiltzen duten hegazkin konpainiak.
- Air France
- Régional
- Ryanair
[aldatu] Kanpo loturak
Euskal Herriko aireportuak | ||
---|---|---|
Euskal Autonomia Erkidegoa: | Bilboko aireportua | Donostiako aireportua | Gasteizko aireportua | |
Ipar Euskal Herria: | Biarrizko aireportua | |
Nafarroa: | Iruñeko aireportua | |