Lapurdi
Wikipedia(e)tik
Lapurdi |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Baiona | ||
Herritarra | lapurtar | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak |
||
Azalera | 858 km² | ||
Biztanleria | 205.000 | ||
Dentsitatea | 238,9 bizt/km² | ||
Agintaria | |||
- | |||
- | |||
Lapurdi Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan.
Hiriburua Baiona dela diote, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan direnetik izendatu duten. Baiona, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura baita; Ipar Euskal Herriko jendetsuena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Pirinioak, Aturri ibaia eta Ozeano Atlantikoa dira bere muga naturalak. Euskal Herriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Frantziaren hego-mendebaldean.
Iparraldean Landekin du muga, ekialdean Nafarroa Beherearekin eta Hegoaldean Gipuzkoa eta Nafarroarekin.
Lapurdiko hiri nagusia Baiona da, nahiz eta historikoki bertako jauntxuen bilgunea, Lapurdiko Biltzarra (Foruak), Uztaritzen kokatu izan, Baionatik 13 kilometrotara. Beste hiri inportanteak: Biarritz, Hendaia, Hazparne, Ziburu eta Donibane Lohizune dira. Herrialdea Baionako jaiengatik, kostaldeagatik eta Ezpeletako piperrengatik, bertzeak bertze.
Kostaldearen jarduera nagusia turismo masiboarekin lotua da, bereziki Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian. Barnealdean oraindik muino berdeak eta herri txikiak dira nagusi, Sara eta Ainhoa herri politenen zerrendan sartzekoak direlarik. Bertan nekazal turismo eta naturari lotutakoa ere garrantzia hartuz doa.
[aldatu] Kostaldea
Sakontzeko, irakurri: Lapurdiko kostaldea
Lapurdiko kostaldea laua da Bizkaikoa edota Gipuzkoakoarekin alderatuta. Hondartza luzeak daude eta hegiak altuera txikikoak dira. Bidasoa eta Atturri ibaiek bere urak bertan isurtzen dituzte.
Lapurdiko Hondartzak | ||
---|---|---|
Barra • Miramar • Hondartza Handia (Biarritz) • Kai Zaharra • Euskaldunen Kosta • Erdikoa • Erretegia • Errege Pabiloia • Maiakoenia • Akotz • Untxin • Erromardia • Santa Barbara • Hondartza Handia (Donibane Lohizune) • Ondarraitz |
[aldatu] Historia
[aldatu] Antzinaroa eta Klasizismoa
Antzinaroan Tarbelarrak bizi ziren gaur egungo Lapurdin. Antza Lapurdum izeneko portua euren lurraldean zegoen, etorkizunean Baiona bilakatuko litzatekeena. Ondoren erromatarrek okupatu zuten, baina ez zen okupazio luzea izan.
[aldatu] Erdi Aroa
Erdi Aroan Wasconiako Dukerriaren parte izan zen, batzuetan Vasconia edo Gaskonia deitzen zena. 844. urtean vikingoek Baiona konkistatu zuten eta bertan euren inkurtsioetarako base bat ezarri zuten. 986n bertatik kanporatu zituzten, baina bai Lapurdin bai euskal kostalde osoan nabigazio ezagutza handiak utzi zituzten.
1020an Antso VI.a Dukeak Lapurdiren gaineko jurisdikzioa aldatu eta Nafarroa Beherea izena eman zion, Antso III.a Handia, Nafarroako Erregearen esku geratu zelarik. 1023an bizkonterri bilakatu zuen, Lupo Sancho izendatuz bizkonde, Gaskuniako Dukearen azpian. Lurraldeak gaur egungo Lapurdi gehiena hartzen zuen eta agian gaur egungo Nafarroako lur batzuk Bidasoatik iparraldean.
1125 Baiona Gillermo IX.a Akitaniako Dukeari eman zioten. 1130 eta 1131an Alfonso Aragoikoak Baiona erasotu eta Gillermo X.a Santuarekin jurisdikzio gatazkak sortu ziren.
1169tik 1199ra Rikardo Lehoibihotzek zuzenean agindu zuen Lapurdin, 1774tik 1175ra karta eman zion berriro Baionari Poitou, Akitania eta Gaskonian kobratzen zitzaizkien zergak berjasotzeko asmoz. Honek Gaskoindarren eta euskaldunen altxamenduak ekarri zituen, baina erregeak mendean hartu zituen.
Rikardok Nafarroako printzea zen Berengela ezkondu zuen 1191an eta honek Nafarroa eta Baionaren arteko merkataritza erraztu zuen, eta horrekin batera Ingalaterrarekin. Ezkontza honekin Nafarroa Beherea Nafarroa Garaiarekin anexionatu zen eta Lapurdi eta Zuberoa Akitaniarekin. 1193an Lapurdiko bizkonteak bere eskubideak saldu zituen Ustaritzen. Momentu horretatik Ustaritze bilakatu zen Lapurdiko hiriburua 1798ra arte.
Jon I.a Ingalaterrakoak Baionari lege Munizipala eman zion eta alkatea, 12 juratu, 12 kontseilari eta 75 aholkulari izendatu zituzten.
1451an Lapurdi Frantziarren eskuetara igaro zen Ehun Urteko Gerra amaitu aurretik. Hortik eta Frantziako Iraultzararte autonomia handiarekin burujabe izan zen Lapurdi.
[aldatu] Aro Modernoa
Aro Modernoan aurretik esan bezala autogobernu handia izan zuen Lapurdik Frantziaren barnean. 1610ean Lapurdik sorgin-ehiza handia izan zuen Pierre de Lancre jujearen eskutik. Guztira 70 ustezko sorgin erre zituzten.
[aldatu] Aro Garaikidea
1798an jaio berria zen Frantziar Errepublikak eta bere ideia zentralista Jakobinoek, euskal probintziak ezabatu zituzten, eurekin Lapurdi, eta Pirinio Atlantikoak sortu zituzten Biarnorekin batera.
1854tik 1870ra eskualdean zeuden hika-mikak zirela eta Napoleon IIIak eta Eugenia enperatrizak Miarritzek eskaintzen zituen aukerak ikusita Pariseko goi gizartearentzako leku turistiko bilakatu zuten.
[aldatu] XX. mendea
II. Mundu Gerran naziek Lapurdi okupatu zuten. Bertan Franco eta Hitlerren arteko bilkura egin zen.
Azken hamarkadetan eskaerak geroz eta ugariagoak dira Euskal Departamentu bat sortzeko Zuberoa eta Nafarroa Beherea berarekin batera.
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Lapurdiko eskualdeak
Zerrenda: Lapurdiko eskualdeen zerrenda
Lapurdi 12 eskualdetan banatzen da, nahiz eta horietako batzuek Nafarroa Behereako herriak hartzen dituzten barnean.
- Angelu Hegoaldea
- Angelu Iparraldea
- Baiona
- Bastida
- Bidaxune
- Donibane Lohizune
- Ezpeleta
- Hazparne
- Hendaia
- Miarritze
- Uztaritze
Termino orokorretan BAB Kantonamendua hartzen da makro-kantonamendu moduan. Horrek Baiona, Angelu eta Miarritzeko kantonamenduak hartzen ditu baitan, eta horregatik Baiona-Anglet-Biarritz siglak hartzen dira izendatzeko.
[aldatu] Lapurdiko udalerriak
Zerrenda: Lapurdiko udalerrien zerrenda
Lapurdik 41 udalerri ditu. Udalerririk handienak kostaldean kokatzen dira: Baiona (40.078 biztanle 1999an), Angelu (36.800), Miarritze (30.055), Donibane Lohizune (13.247), Hendaia (12.596), Urruña (7.043), Bokale (7.007) eta Ziburu (6.283).
Barnekaldean Hazparne (5.477), Uztaritze (4.984) eta Kanbo (4.416) dira handienak.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Sakontzeko, irakurri: Lapurtera
Lapurdin hitz egiten den euskalkia lapurtera da. Lapurtera ez da Lapurdi osoan hitz egiten, izan ere ekialdeko hainbat herritan behenafarrera hitz egiten da. Lapurdiko mendebaldean eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdin da nagusi lapurtera.
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Lapurdiko idazleak
Euskarazko idazle klasikoen artean Joannes Leizarraga eta "Axular" izen handikoak lapurtarrak izan ziren.
Garaikideen artean, Itxaro Borda, Ur Apalategi eta Eneko Bidegain bertakoak ditugu.
Frantsesezko egileen artean, Pierre Loti eta Marie Darrieussecq aipatzekoak dira.
[aldatu] Musika
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Kanpo loturak
Lapurdiko udalerriak | ||
---|---|---|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |
Euskal Herriko lurraldeak | ||
---|---|---|
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Nafarroa Garaia • Nafarroa Beherea • Zuberoa |