Bizkaiko Golkoa
Wikipedia(e)tik
Bizkaiko Golkoa Ozeano Atlantikoaren adarra edo itsasoa da. Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki du. Inguru hau Kantauri Itsasoa izenaz ere bada ezaguna, baina Euskaltzaindiak erabakia du Bizkaiko Golkoa izena dela erabiltzekoa euskara batuan. Erromatarrek Sinus Kantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantauriarren Ozeanoa", alegia.
Iparraldean Bretainia, hegoaldean Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria eta Asturias, eta ekialdean Lapurdi (eta Akitania), Poitou-Charentes eta Pays de la Loire eskualdeak ditu mugakide.
225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua %35 da.
[aldatu] Ibaiak
Bizkaiko Golkoan isurtzen diren ibai nagusiak:
- Frantzian: Vilaine, Loira, Charente, Garona, Dordoina, Aturri, Bidasoa
- Espainian: Bidasoa, Ibaizabal, Nalon
[aldatu] Portuak
Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:
- Brest eta Lorienteko portuak Bretainian
- Nantes-Saint-Nazaireko portua Pays de la Loire eskualdean
- Arroxelako portua Poitou-Charentes eskualdean
- Bordeleko portua Akitanian
- Baiona, Pasaia eta Bilboko portuak Euskal Herrian
- Sanandereko portua Kantabrian
- Xixongo portua Asturiasen
- Coruñako portua Galizian