Bolueta Dorreak
Wikipedia(e)tik
Bilboko Bolueta auzoan eraikiko den etxebizitza multzoa da. Eusko Jaurlaritzako Orubide agentzia publikoak eta Sacyr Vallehermoso inmobiliariak kudeatutako proiektuan. Guztira 1.100 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, euretatik gehiengoa, 700 zehazki, Babes Ofizialeko Etxebizitzak. Proiektua eraikiko den lekuan Santa Ana de Bolueta eta Cilindros Bolueta enpresak aurkitzen ziren aurretiaz. Enpresa hauek Sidenorrrek erosi zituen 2003. urtean eta bertako langileak Basauriko lantegira igaro ziren. Ondoren, enpresak harturiko lurrak etxebizitzak eraikitzeko saldu zituen Sidenorrek.
Bolueta DorreakObrek atzerapena jasan dute, eta 2007. urtearen hasieran hastea aurrikusten da, bi urte beranduago bukatuz. Lurra hobeto probesteko asmoarekin, etxebizitzak dorreetan bildu dira, lurraren gehiengoa parkea izango delarik. Guztira, zazpi eraikin eraikiko dira, 10 eta 28 solairu bitarte. 28 solairuko dorrea, Bilboko eta Euskal Herriko eraikin erresidentzialik garaiena izango da, 95 metroko garaierarekin.
24 solairuko dorre bat, 21 solairuko dorre bat, 20 solairuko dorre bat, eta 10 solairuko beste bi eraikinek osatzen dute proiektua.