Basauri
Wikipedia(e)tik
Basauri |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Basauri | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta-kodea | 48970 | ||
Koordenatuak | -43º 14' I - 2º 53' M | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 7,0 km² 43.626 (2006) 6293 bizt/km² |
||
Herritarra | basauriar | ||
Alkatea | {{{alkatea}}} | ||
[1] | |||
Basauri Bizkaiko udalerria da, Bilboko gune metropolitarreko seigarren herririk populatuena dena. Nerbioi ibarrako eskualdean dago, Bilbo Handiaren barruan. 7.16 km2 ditu eta 2001. urtean 45.085 biztanle zituen.
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean, Etxebarri, Bilborekin egiten du muga, ekialdean, Galdakaorekin, eta hegoaldean Arrigorriagarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta auzoak
Nerbioi ibaiak herria bitan banatzen du. Bestela, hiru gune nagusi desberdintzen dira. Batetik, herriaren gune nagusia, udalerriaren iparraldean kokatua, Arizeko auzotik Malmasin mendiko lehen maldetan zehar ekialdetik mendebalderako norabidean. Bestetik, gune hontatik hegoaldera, gune industriala kokatzen da. Bertan, Sidenor, Mercabilbao eta merkatal-gune desberdinak aurkitzen dira. Azkenik, udalerriaren hegoaldean, San Miguelgo auzoa kokatzen da.
[aldatu] Historia
Basauri Arrigorriagako auzo izan zen 1510ra arte. Orduan udalerri independiente bilakatu zen. Independiente izan arren, XIX. menderarte ez zuen Gernikako juntetxean ordezkaririk izatea lortu. Hasieran udalerriaren gune nagusia San Miguelgo auzoa izan zen, baina 1902ean, udalerriaren iparraldean kokatzen zen Arizgoitiko gunera aldatu zuten udaletxea.
Aldaketa honen arrazoia, gune berriak zeuzkan abantailak ziren, izan ere, biztanleri hazkunderik handiena zeukan gunea zen. Industrializazioak milaka pertsona erakarri zituen Basaurira, biztanleria asko hazi zen hamarkada gutxiren buruan. XIX. menderarte nekazal herrixka bat izan zena, 55.000 biztanle inguruko udalerri industriala bilakatu zen.
1980. urtetik aurrera emandako krisialdiaren ondotik, aurretik etorritako inmigrante askok euren jaioterrietara bueltako bidea egin zuten. Egoera ekonomikoa okertzeak biztanleriaren jaitsiera handia eragin zuen. Udalerriaren erliebe zailak eta leku lauen faltak, etxebizitza berriak eraikitzea ia ezinezkotzat egiten du eta horregaitik, Basauritar asko inguruko herrietara bizitzera joan behar izan dute, Etxebarri eta Galdakaora bereziki.
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
Basauriko garraiobide nagusia trena da, Renfe Aldiriak eta Euskotreneko linea banak herria zeharkatzen dute.
Horrez gain, 2010ean Bilboko metroaren bi geltoki zabalduko dira Basauriko erdigunean eta Arizeko auzoan.
Bestela, herriko kulturgune nagusia Social Antzokia da.
[aldatu] Elkarteak
- Euskarabila, euskara elkartea: 1996tik "Ipuin Erotikoen Lehiaketa" arrakastatsua antolatzen du.
[aldatu] Jaiak
Basaurik urriko lehen bi asteetan ospatzen ditu jaiak.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- "Piru" Gainza (1922-1995), Athleticeko jokalaria.
- Jose Mari Larrea (1954-), idazlea.
- Jon Arretxe (1963-), idazlea.
- Itziar Ituño (1974-), aktorea.
- Fran Yeste (1979-), Athleticeko jokalaria.