Chmod
Wikipedia(e)tik
- Artikulu honen izenburua ez da zuzena muga teknikoak direla-eta. Izenburu egokia chmod da.
chmod (change mode) fitxategi baten sarbiderako baimenak definitzeko balio duen UNIX inguruneetako komandoa da. Fitxategi bakoitzak 9 balio ditu baimen hauek adierazteko, baieztatu edo ezeztatu egin daitezkeenak. Baimen ezberdinak eman dakizkioke fitxategiaren jabeari, taldeari eta gainontzeko erabiltzaileei. Hauetako bakoitzak, gainera, honako baimen hauek izan ditzake:
- Read (irakurketa): Fitxategi edo direktorio bat irakurtzeko baimena.
- Write (idazketa): Fitxategian aldaketak egiteko baimena.
- Execute (exekutatzea): Fitxategia exekutatzeko baimena.