Cundinamarca
Wikipedia(e)tik
Cundinamarca Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko erdialdean dagoena, Andeetako eskualdean. Izena ketxuazko "Kuntur marqa" ("Kondorraren habia") dator.
Mugakideak hauexek ditu: Boyaca departamendua iparraldean, Meta, Huila eta Tolima hegoaldean eta Tolima eta Caldas mendebaldean.
23.960 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 9.467.562 biztanle zituen (391.06 biz../km2). Hiriburua Bogota du (6.776.009 biztanle).
116 udalerri ditu, 15 probintziatan banatuta.