Debagoiena
Wikipedia(e)tik
Debagoiena edo Deba Garaia Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da, Euskadiko erdigune geografikoan kokatuta Bizkaia eta Arabarekin muga eginez. Izan ere, izaera mugalaria erakutsiz, zonaldeko 9 udalerrietatik 8 gipuzkoarrak dira eta 1 arabarra.
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Debabarrena eskualde gipuzkoarra, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), ekialdean Urola Garaia (Gipuzkoa) eta mendebaldean Durangaldea (Bizkaia).
2006an 61.000 biztanle inguru zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
- Arrasate: 22.312 biztanle*.
- Bergara: 14.853*.
- Oñati: 10.780**.
- Aretxabaleta: 6.469*.
- Eskoriatza: 3.912*.
- Antzuola: 2.073*.
- Aramaio: 1.487***.
- Elgeta: 1.021*.
- Leintz-Gatzaga: 250**.
(Oharrak: *2006; **2005; ***2004).
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskalkia
Eskualdeko berezko euskalkia, Mendebaldeko euskara edo bizkaiera da.
[aldatu] Monumentuak
Bertan ditugu Gipuzkoako hiribildu monumentalen arteko bi aipagarrienetakoak -Bergara eta Oñati, azken honetatik hurbil dago Arantzazuko santutegia-, baita Arrasaten kokatzen den euskal kooperatibismoaren sorlekua ere; bertako Erdi Aroko herrigune historikoak jatorrizko elementu asko ditu oraindik.
[aldatu] Jaiak
Ospakizun ezagunen artean Antzuolako Mairuaren Alardea edo Oñatiko Corpus Christi prozesioa eta Artzain txakurren nazioarteko lehiaketa aipa ditzakegu.
[aldatu] Inguru naturala
Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegiko inguruak.
Udalaitz mendiak Arrasate eta Elorrio (Bizkaia) banazten du eta Anboto mendia eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu dago.
Aloña mendikatea ere aipagarria da, Oñati aldean dagoena.
Elgeta aldean, Intxorta mendiak azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, Espainiako Guda Zibilean garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan.
[aldatu] Gastronomia
Gastronomiari dagokionez, Bergarako gozokiak izan litezke eskualdea atseginez gogoratzeko aitzakia bikaina.