Deustuko zubia
Wikipedia(e)tik
Deustuko Zubia Bilboko Deustu eta Abandoko auzoak batzen dituen zubia da.
Bilbok Deustuko Elizatea anexionatu zuenetik, hamar urte igaro ziren, Bilbo eta Deustuko San Pedro zubi batez lotzeko proiektu bat zehaztu zen arte. Eraikuntza obrak 1932an hasi ziren, eta 1936rako amaitu zuten zubia. Zubia Ricardo Bastida arkitektuak egin zuen, Jose Ortiz de Artiñano eta Ignacio Rotaeche ingeniariekin batera.
Gerra zibilarekin batera frankisten aurrerapena oztopatzeko leherrarazi egin zuten 1937ko ekainean. Ondoren, frankistek Bilbo bereganatzean berreraikitze lanak hasi ziren eta "Puente del Generalisimo" izena jarri zioten zubi berriari, jatorrizko Deustuko zubia izena aldatuz. Izen hori, 1979. urterarte mantendu zen, urte hartan zubiak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen.
Bilboko itsasadarreko iharduera industrialak itsasadarretik barrena hainbat itsasontzi ibiltzea zekarren eta horregatik, zubia egiterakoan hori kontutan hartu, eta beso zabalgarriak egin zizkioten. Gaur egun, jadanik zubia zabaltzen ez den arren, oraindik ere, zubia zabaltzeko erabiltzen zen makineria erraldoia ikusgai da Deustuko San Pedroko aldean dagoen zubipean.
Zubia jadanik zabaltzen ez den arren, Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko San Mameseko ingeniaritza goi-eskolaren arteko estropada izaten denean zabaldu egiten da.