Durangoko Azoka
Wikipedia(e)tik
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non bai nobedadeak baita aurreko urteetako liburu eta diskoak ere salgai baitaude.
Gerediaga Elkarteak antolatzen du. Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.
[aldatu] Historia
1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariko elizpean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzraen ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariko elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu. Lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuen. 1966an 680 liburu eta 179 diska saldu ziren eta 1969an 870 liburu eta 138 diska izan ziren.
1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an abenduan egiten hasi zen.
1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.
[aldatu] Argizaiola saridunak
- 1992: Jon Bilbao
- 1993: Bernardo Estornes Lasa
- 1994: Eusko Ikaskuntza / Euskaltzaindia
- 1995: Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Euskadiko Filmoteka
- 1996: Antonio Zavala
- 1997: Bittor Kapanaga
- 1998: Juan Jose Agirre
- 1999: José María Jimeno Jurio
- 2000: Klaus Niebel
- 2001: Juan San Martin
- 2002: Labayru ikastegia
- 2003: Gerardo Bujanda
- 2004: Txillardegi
- 2005: Gotzon Garate