Durango
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Durango (argipena)
Durango |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Durango | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Durangaldea |
||
Posta-kodea | 48200 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
119 m 10,79 km² 27.040 (2006) 2.416 bizt/km² |
||
Sorrera | XII. mende hasiera inguru | ||
Herritarra | durangar | ||
Alkatea | Juan José Ziarrusta Campo (EAJ) | ||
www.durango-udala.net | |||
Durango Bizkaiko udalerria da. Durangaldeko eskualdean kokatzen da. 10,79 km² ditu eta 2004. urtean 26.069 biztanle zituen.
Mugakideak hauexek ditu: Iparraldean Iurreta, Hegoaldean Izurtza, Mendebaldean Amorebieta-Etxano eta Dima eta Ekialdean Abadiño.
Inguruko hiriburuetatik, horrela dago kokatuta: Bilbotik ekialderantz 30 kilometrotara; Donostiatik mendebalderantz 69 kilometrotara; eta Gasteiztik iparralderantz 45 kilometrotara.
Eduki-taula |
[aldatu] Monumentuak
Durangon, hurrengo eraikin edo monumentu garrantzitsuak daude:
- Kurutziagako Gurutzea: 1440. urte ingurukoa da. Alonso de Mella fraidearen omenez eraiki zuten, Inkisizioak gogor zapaldu zuenekoa.
- Lariz dorrea: 1483. urtean Isabel Katolikoak ostatu hartu zuen eraikin honetan, Durangora Uriko eta Durango Merindadeko foruak sinatzera etorria.
- Mikeldiko txerria: Erromatarren garaia baino lehenagokoa da, eta irudikatzen duenari buruz teoria asko daude. Jatorrizkoa Bilbon dago (Euskal Museo Etnografikoan). Kopia bat, Ezkurdi plazan ikusi daiteke.
- Santa Anako arkua: 1566. urtean eraiki zuten, estilo Barrokoan. Durango Uriak izan zuen harresiko sei ateetatik geratzen den bakarra da.
- Tabirako San Pedro eliza: Bertakoen ustez, Bizkaiko zaharrena. XII. Mendekoak dira aurkitutako aztarnarik zaharrenak.
- Udaletxea: 1570. urten eraiki zuten. Estilo klasikoa dauka.
- Uribarriko Andra Mariaren basilika: Estilo gotikoa eta errenazentista. XIV. Mendean eraiki zuten. Andra Mariko elizpean egin zuten lehenengo Durangoko Azoka.
[aldatu] Inguru naturala
Urkiolako Parke Naturala: 5.958.3 hektarea zabal da, eta udalerria barne hartzen du.
Anboto, Alluitz eta Untzillatx mendiak ditu.
[aldatu] Historia
- XII. mendearen hasieran hiribildua fundatu zuten.
- 1442 inguruan Fray Alonso de Mella herese izendatu zuen eliza katolikoak eta bere aurka inkisixioa bidali. Bibliaren irakurketa pertsonala eta ondasun eta pertsonen askatasun osoa aldarrikatzen zuen.
- 1937ko martxoaren 31n Francoren agindupean hiria bonbardatu zuten, 500 hildako inguru eraginez.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Kulturguneak
- San Agustin Kultur Etxea (ikusi kanpo loturak).
- Etxezarreta Jauregia: Durangoko Arte eta Historia Museoa (ikusi kanpo loturak).
- Plateruena Kafe Antzokia (ikusi kanpo loturak).
[aldatu] Bertsolaritza
- Igor Elortza (1975-), bertsolaria.
- Unai Iturriaga (1974-), bertsolaria.
[aldatu] Literatura
- Durangoko Azoka.
- Herriko idazleak:
- Manu Ertzilla (1953-).
- Paddy Rekalde (1964-).
- Unai Iturriaga (1974-).
[aldatu] Beste batzuk
- Durangoko Pasiñue (ikusi kanpo loturak).
- Berbalaguna egitasmoa (ikusi kanpo loturak).
- Bizkaiako Durango honetaz gain beste hiru edo lau Durango dagoz munduan. Colorado Estatu Batuetako estatuan, Mexikon Durango estatuan (bi hauekin harreman ofiziala dauka), eta Nicaraguan edota Filipinetan.
[aldatu] Hedabideak
- Anboto aldizkari digitala (ikusi kanpo loturak).
[aldatu] Ikus, gainera
- Durango (Mexiko) estatua eta hiria
[aldatu] Kanpo loturak
Durangoko Udala
Durangaldea
- Durangoko Azoka
- Berbalaguna egitasmoa
- Durangoko Arte eta Historia Museoa (Etxezarreta Jauregia)
- Agustin Kultur Etxea
- Durangoko Pasiñue (Aste Santua)
- Plateruena Kafe Antzokia
- Anboto aldizkari digitala
- Bizkaia Irratia (96.7 FM)