Elastiko (jantzia)
Wikipedia(e)tik
Elastikoa edo kamiseta gorputz-enborra estaltzen duen jantzia da. Irudian ikus daitekeen bezala, T itxura du eta gehienetan kotoiz egina da. Lepo biribila eta mahuka motzak ditu, baina normalean ez du ez botoirik ez patrikarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Elastiko motak
[aldatu] Ohiko janzkerarako elastikoak
Kamiseta hauek gerriraino estali ohi dute, baina jantzi hauen luzeera modaren arabera alda daiteke. Adibidez, badira zilborra agerian uzten dituzten kamiseta motza eta estuak.
[aldatu] Kiroletarako elastikoak
Kirol-taldearen koloreak eta kirolariaren izena edota zenbakia daramaten elastikoak dira, taldeak eta kirolariak erraz bereizi ahal izateko.